Prozesuak aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak errefusatu egin du Legasako krimenaren auzia artxibatzea

Fiskaltzak auzia ixtea eskatu zuen, baina epaileak erabaki du Jose Ignacio Indarten aurkako prozesuarekin aurrera jarraitzea.
Jose Antonio Indarti semea hiltzea egotzi diote. EiTB
Jose Antonio Indarti semea hiltzea egotzi diote. EiTB

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiko epaileak errefusatu egin du Legasako krimenaren auzia artxibatzea, eta Jose Ignacio Indart Sarretearen aurkako prozesuarekin aurrera jarraitzea erabaki du. 2008an semea, Iñaki Indart Ariztegi, hiltzea egotzita inputatuta dago gizonezkoa.

Gaur, aldeek agerraldia egin dute, inputazioak zehazteko. Bertan, Fiskaltzak auzia artxibatzea eskatu du, akusatuaren aurkako zantzurik atzematen ez duelako.

Nolanahi ere, biktimaren izeko bat pertsonatu egin da gaur, akusazio partikular gisa, eta karguak aurkeztu ditu Jose Ignacio Indarten aurka.

Hilaren 13an kaleratutako auto batean, epaileak ebatzi zuen "argi" dagoela gizonezkoak semea hil zuela.

Hain zuzen ere, aitak semeari kolpeak eman zizkiola eta, ondoren, Legasan, 45 metro sakoneko leize batera bota zuela ondorioztatu du epaileak. Gaztea oraindik ere "bizirik" zegoen haitzulora bota zuenean.

Epaileak azaldu duenez, 2008ko martxoaren 8an, Iñaki Indartek lagunekin afaldu zuen Santestebanen, 03:00ak arte. Ordu horretan, etxera joatea erabaki zuen, hurrengo egunean bokal ordezkoa izan behar baitzuen hauteskunde mahai batean.

03:15ean, Udaltzaingoaren patruila batek geldiarazi egin zuen, gidatzeko baimenik gabe zirkulatzen ari zelako. Aldez aurretik, baina, gaztea ihes egiten saiatu zen, eta, ihesaldian, bi gurpil lehertu zitzaizkion.

Ondoren, poliziek alkoholemia proba egin zioten, eta turismoa garabi batek eraman behar izan zuen. Hori dela eta, Foruzaingoak autoz eraman zuen Iñaki Indart Legasara, 06:15ean, eta, handik, gaztea oinez joan zen etxera.

Bidean, baina, Jose Antonio Indart aitarekin egin zuen topo, eta hori "haserretu" egin zen gertatutakoa jakin zuenean. Ondorioz, "hainbat kolpe" eman zizkion "buruan", "lesio larriak" eraginda.

Horren ostean, Legarrako haitzulora eraman zuen, eta barrura bota zuen, oraindik ere "bizirik" bazegoen ere.

Iñaki Indarten gorpua 2014ko abenduaren 23an topatu zuen Satorrak espeleologia taldeak, eta abenduaren 26an berreskuratu zuten.

Epailearen arabera, aitak "tratu txarrak" eman ohi zizkion semeari, eta "ohikoak" ziren kolpeak, oihuak, irainak eta umilazioak. Gizonezkoa "erraz" haserretzen dela erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

default
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joko-aretoetan erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen harrapatu ondoren. Atxilotu zutenean, egun horretan lapurtu zituen 31.000 euro baino gehiago zeramatzan, eta aurreko egunean antzeko beste lapurreta bat egin Donostiako beste lokal batean. Poliziaren arabera, atxilotutako gizona talde kriminal bateko burua da, eta hainbat lapurreta egozten dizkiote horri.

Pacto Vasco de Salud Osasun Itunaren mahaia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oposizioak salatu du Euskadiko Osasun Itunaren balantzea "marketin hutsa" dela

EH Bilduk, PPk eta Sumarrek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Itunaren betetze mailari buruz egindako balantzea "marketin-ariketa” hutsa da, eta Osakidetzan bizi den "errealitatetik oso urrun" dago. Halaber, Euskal Osasun Zerbitzuan dauden arazoak konpontzeko "balio ez" duela aurpegiratu dute, eta, era berean, ituna euskal osasun-sistema "erortzen uzteko koartada" bat dela deitoratu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X