Eusko Jaurlaritzak gaitzetsi egin du migranteak erregularizatzeko prozesuan euskara ikastea kontuan ez hartzea
Nerea Melgosa sailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak euskara ikastea eta formakuntza-prozesuetan parte hartzea positiboki baloratzea eskatu zuela.
Eusko Jaurlaritza kritiko agertu da Espainiako Gobernuak migratzaileen erregularizazioa kudeatzeko darabilen jokabidearekin, proposatutako zenbait kontu ez baititu kontuan hartu. Nerea Melgosak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak, salatu du Eusko Jaurlaritzaren proposamenak ez direla aintzat hartu, ez euskarari dagokionez ez formakuntza prozesuak kontuan hartzeari dagokionez.
Radio Vitorian izandako elkarrizketa batean, Melgosak adierazi du ez dela “Eusko Jaurlaritzak nahi lukeen erregularizazioa”, baina Espainiako Gobernuarekin “lankidetzan arituko” direla.
Apatriden auzia
Asteazken honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu denez, bi kolektibo erregularizazio honetatik kanpo geratuko dira: apatridak (gehienak Mendebaldeko Saharatik datoz) eta ukrainarrak. “Hori larria iruditzen zaigu, izan ere, hasierako une horretan erregularizazioaren barruan zeuden migranteak badaude, eta iruditzen zait kolpe handia izan dela haientzat”, adierazi du.
Era berean, sailburua kritiko agertu da Eusko Jaurlaritzaren proposamenak ez direlako kontuan hartu. Jaurlaritzak eskatu zuen positiboki baloratzeko migratzaileek euskara ikasteko bidean izatea eta prestakuntza prozesuetan parte hartu izana, baina ez da hala izango.
“Eskubideak eta betebeharrak”
Horrela, Nerea Melgosak adierazi du Espainiako Gobernuak ez dituela autonomia erkidegoak behar bezala informatuta eduki, eta larria iruditu zaio, Euskadi “laguntzeko prest agertu baitzen lehen momentutik”.
Horrela, gogorarazi du Jaurlaritzak hasieratik proposatu zuela gaiari “eskubideen eta betebeharren ikuspegitik” heltzea.
Melgosaren ustez, erregularizazioa egingo dutenei “argi eta egiaz azaldu behar zaie zer egin behar duten”, eta, halaber, gogorarazi du “atzotik gida zirriborro bat dagoela”, eta gaiarekin zerikusia duten elkarte guztiei bidaliko dietela.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera