TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: migratzaileen erregularizazioa, Ekialde Hurbileko gerraren azken ordua eta Mitoaroa III-ren aurkezpena

Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
FOTODELDÍA GRAF1575. MADRID, 15/04/2026.-Colas de inmigrantes en el Consulado de Colombia este miércoles en Madrid. El Gobierno ha defendido este miércoles la regularización de inmigrantes y ha acusado al PP de tener "falta de humanidad" y de usar instituciones como la Comunidad de Madrid para poner "palos en las ruedas" de esta medida.-EFE/ Rodrigo Jiménez

Etorkinak, tramite burokratikoak egiteko zain: Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko apirilaren 16an, lerroburu nagusiak:

-Migratzaileen erregularizazioa: Etorkinek gaur, apirilaren 16an, 00:30etik aurrera hasi ahal izango dira beren erregularizazioa telematikoki eskatzen. Prozedura ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaera plataforma Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Ministerioaren webgunean egongo da eskuragarri. Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu zuen migratzaileen aparteko erregularizazioari buruzko Errege Dekretua, eta aurreikusten du 500.000 atzerritar inguru izan daitezkeela neurri honen onuradun.

-Ekialde Hurbileko gerraren azken ordukoa: Iranek asteazken honetan ohartarazi zuen ez duela inolako esportaziorik ezta inportaziorik onartuko Persiar golkoan, Omango itsasoan eta Itsaso Gorrian, baldin eta AEBek jarraitzen badute Ormuzeko itsasartean Irango merkataritza-ontzien eta petrolio-ontzien aurkako itsas blokeoarekin. Irango agintariek ohartarazi zuten Washingtonek eskualdeko itsas setioa mantentzeko edozein saiakera, praktikan, AEBekin adostutako bi asteko su-etenaren urraketa dela. Su-etena pasa den astean sartu zen indarrean.

-Mitoaroa III-ren aurkezpena: Zetak taldeak jarraitzaileak deitu ditu ostegun honetan, Mitoraren hirugarren partea aurkezteko. Hitzordua Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean izango da, Bilboko Kale Nagusian, goizeko 11:30ean. “Etorri, eta Mitoaroa III-ri buruzko lehen pistak jasotzeko aukera izango duzue”, adierazi dute sare sozialetan. Pello Reparazen proiektuak 2025eko urtarrilean Nafarroa Arenan hasitako trilogia itxiko du San Mamesen, datorren ekainaren 19an eta 20an, 40.000 lagunen aurrean egun bakoitzean.

Zure interesekoa izan daiteke

LA CORUÑA, 16/05/2026.- El crucero Ambition, afectado por un brote de gastroenteritis causada por un norovirus, atracó este sábado en el puerto español de La Coruña (noroeste) con treinta personas infectadas a bordo, según el último balance médico. En el muelle de trasatlánticos, un equipo de Sanidad Exterior se encargará de inspeccionar la nave y decidir si los pasajeros pueden desembarcar en la ciudad, según informó el Gobierno español. EFE/ Cabalar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Norovirusak kutsatutako 21 lagun daramatzan Ambition gurutzaontziak Galizia utzi eta Gijonerako bidea hartu du

Norobirus batek eragindako gastroenteritis-agerraldi izan duen Ambition itsasontzian zihoazen 1.600 bidaiarik barkutik ateratzeko baimena izan dute eta Galizian, A Coruñan, eman dute eguna. 21 pertsonak isolatuta jarraitzen dute, osasun protokoloak betez. 20:00etan Galizia utzi eta Gijonerako bidea hartu dute. Astelehenean, Bilboko Portuan egingo du eskala ontziak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X