Zabalik da erregularizazioa online egiteko aukera, eta aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke
Eskabidea telematikoki egin ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoa izatea edo gaitutako profesionalen zein Atzerritarren Laguntzaileen Erregistroan inskribatutako erakundeen bitartez egitea. Eskabidea aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke dagoeneko, baina datorren astelehenean, apirilaren 20an, hasiko da prozesua, tramiterako gaitutako puntuetan.
Migratzaileen ezohiko erregularizazioa online egiteko epea zabalik da gaurtik, eta, era berean , posible da hitzordua eskatzea izapidea aurrez aurre egiteko.
Aurrez aurreko hitzordua eskatzeko epea zabalik badago ere, datorren astelehenera arte, apirilaren 20ra arte, ez da hasiko izapideak modu presentzialean egiteko prozesua, horretarako gaitutako guneetan: Atzerritarrentzako bost bulego (Madril, Alacant, Valentzia, Almeria eta Murtzia); Gizarte Segurantzako 60 bulego eta Correoseko 371 bulego, probintzietako hiriburuetan eta 50.000 biztanletik gorako hirietan.
Eskabideak online egin ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoa izatea edo profesional gaituen zein Atzerritarren Laguntzaileen Erregistroan inskribatutako erakundeen bitartez egitea.
Horretarako plataforma eskuragarri egongo da Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren webgunean.
Erregularizazioa egin nahi dutenek bi hilabete eta erdiko epea izango dute, 2026ko ekainaren 30era arte.
Gida praktikoa
Migratzaileen erregularizazioa: jakin behar duzun guztia, urratsez urrats
Prozesua apirilaren 16an hasiko da, online, eta aurretiko hitzordua eskatuta egin ahal izango da, eta ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Urtebeterako bizileku eta lan baimena lortzeko aukera emango du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera