EAEn aztertutako eskolen % 96etan gainditzen dute OMEk gomendatutako NO2aren kutsadura maila
Ekologistak Martxan taldeak zazpi udalerritako 78 eskolatan neurtu du nitrogeno dioxidoaren (NO2) maila: Gasteizen, Donostian, Errenterian, Oiartzunen, Barakaldon, Bilbon eta Erandion. Horietatik hirutan errespetatzen da Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) jarritako metro kuboko 10 mikrogramoko langa.
Haurrak, eskola bateko atarian. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 eskola-ingurunetan nitrogeno dioxidoaren maila neurtu dute, eta hirutan betetzen da Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) gomendioa —10 mikrogramo metro kubikoko—. Beste modu batera esanda, aztertutako eskolen % 96etan gomendatutako NO2 kutsadura maila. baino handiagoa daukate.
Ekologistak Martxan taldeak zazpi udalerritan egin ditu neurketak: Gasteizen, Donostian, Errenterian, Oiartzunen, Barakaldon, Bilbon eta Erandion.
Halaber, Europar Batasunak 2024an onartutako direktiba baten arabera, 2030erako metro kuboko langa 20 mikrogramokoa beharko da. Gaur-gaurkoz, 78 eskola horietatik 54k (% 69) gainditzen dute kutsadura maila hori.
Talde ekologistak azpimarratu duenez, nitrogeno dioxidoak asma, bronkitis kronikoa, alergiak, eta bihotzeko arazoak eragin ditzake.
78 eskola aztertu dituzte, 7 udalerritan
Gasteizen 17 eskola-ingurunetako kutsadura maila neurtu dute eta soilik Ikasbidea ikastola dago OMEren gomendioaren azpitik. Aitzitik, Gurutzmendi Haurreskolan erregistratu dute daturik altuena: 32,4 mikrogramo metro kubikoko.
Bizkaian 40 eskola aztertu dituzte. Barakaldoren kasuan, aztertutako guztietan OMEren gomendioa gainditzen da, eta % 58tan, EBk 2030erako ezarritako langa.
Erandion 8 eskolatik bakar bat dago Europako direktibak ezarritako 20 mikrogramoko langatik behera.
Bilbori dagokionez, Kontxa eskolan neurtu dute mailarik handiena: 40,5 mikrogramo metro kubikoko.
Aztertutako eskola guztien artean Oiartzungoetan arnasten da aire kalitaterik onena. Donostiaren kasuan, Jesuiten eskolan eta The English School zentroan neurtu dute NO2 mailarik okerrena. Azkenik, Errenterian aztertutako denetan dago OMEren gomendioak ezarritakoa baino maila altuagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera