Emakume bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea barruan zela lonja bati su emateagatik
Hainbat lekukok ikusi dute gertatutakoa: atxilotuak Atxuri auzoko lonja horren barrura zerbait bota du, eta sua piztu da gero. Emakumearen bikotekidea zegoen barruan, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Bilboko udaltzainek emakume bat atxilotu dute hilketa saiakeragatik, Atxuri auzoko lonja bati su eman omen baitio, bikotekidea barruan zegoela.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, asteazkenean, gaueko hamarrak eta laurden inguruan, Larrialdi Zerbitzuek abisua jaso zuten, Bilboko Atxuri auzoko lonja batean sutea zegoela eta barruan pertsona bat zegoela esanez.
Bilboko Udaltzaingoaren patruilak, ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu ziren. Sutea itzali eta konorterik gabe zegoen biktima artatu ondoren, bertaratutako agenteek zenbait lekukoren kontakizunen bidez egiaztatu zuten emakume batek zerbait bota zuela atearen zulo batetik barrura, eta, jarraian, sugarra piztu zela, eta lokalean sutea eragin zuela. Lonjako sarrerako atea itxita zegoen, eta kanpoko pertsiana erdi jaitsita.
Emakumea, zeinak esku bateko hatz-koskorretan erredura txiki bat zuen, handik gertu atxilotu zuten udaltzainek, giza-hilketa saiakera baten ustezko egile gisa, eta ikerketaren ardura duen ertzain-etxera eraman zuten.
48 urteko biktima Bilboko ospitale batera eraman zuten, eta han jarraitzen du, eboluzioaren zain.
Ustezko delitugilea, 45 urtekoa, epailearen esku utziko dute, polizia-eginbideak amaitutakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera