Elkarrizketa Euskadi Irratian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oroz:'Okelaren kontsumoa OMEk aipatutakoa baino txikiagoa da Euskadin'

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako sailburu ordeak lasaitasun mezua zabaldu du eta esan du denetik jan behar dela.
Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea.Irekia
Bittor Oroz Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea. Irekia

Osasunaren Mundu Erakundeak haragi kontsumoari buruz aste honetan emandako datuetatik urrun dago Euskal Autonomia Erkidegoa, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako sailburu ordearen arabera.

Aste honetan aipaturiko erakundeak adierazi du egunean 100 gramo haragi gorri eta 60 gramo haragi prozesatu jatea arriskutsua izan daitekeela osasunarentzat eta minbizia izateko arriskua areagotzen duela.

Ildo horretan, Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan egindako elkarrizketan Bittor Orozek esan du okelaren kontsumoa kopuru horietatik behera dagoela Euskadin; zehazki, batez beste, 68 gramo haragi gorri eta 34 gramo haragi prozesatu kontsumitzen dira egunean.

Halaber, azpimarratu du badituela beste onura batzuk eta haragia jaten jarraitu behar dela. "Denetik jan behar da eta ona", azaldu du.

Dena den, adierazi du oraindik ez dutela Osasunaren Mundu Erakundearen ikerketa zehaztasunez argitaratu eta orduan "arduraz" aztertu beharko dela. "Guk orain arteko gomendioak ematen jarraituko dugu", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X