ZIRKULAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arazoak errepideetan euriaren ondorioz

Istripurik handiena Araban izan da, auto batek zaldi baten aurka talka eginda. Goizaldean jazo da, 02:00etan, A-1 errepidean, eta bi lagun Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte zauri arinekin.

Goizaldean bota duen euriak arazo txikiak eragin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan. Hain justu, 38l litro bota ditu Bermeon eta 23 Lasarten. Gainera, ur putzuak sortu dira eta hainbat zuhaitz jausi dira errepidera.

Istripurik handiena Araban izan da, auto batek zaldi baten aurka talka eginda. Goizaldean jazo da ezbeharra, 02:00etan, A-1 errepidean, 391 kilometroan, eta bi lagun Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte zauri arinekin. Bi zaldi aurkitu dituzte errepidean eta batek aurka egin dute talka. Istripuak ez dio zirkulazioari kalterik egin.

Bestalde, auto bat errepidetik atera da Villabonan, Gasteizko noranzkoan. Gainerako ezbeharrak txikiak izan dira; Bermeon, esaterako, zuhaitz bat jausi da BI-631 errepidean eta errepidea itxita izan da.

Sestaon ere izan da gertakaririk haize-ufaden eraginez. Goizeko 10:00ak aldera, Bizkaiko Labe Garaietako instalazioetako eraikin batetik  metalezko zenbait xafla hegaz atera dira, eta bide publikora eta trenbidera erori dira. Ez da inolako zauriturik izan; dena dela, suhiltzaileek bertaratu behar izan dute, bai teilatuan geratzen ziren gainerako xaflak ziurtatzeko, bai trenbidean erorita zeudenak kentzeko. Horretarako, Renferen segurtasunari hots egin diote, bai ez du trenen ohiko zirkulazioan aparteko eraginik izan.

Iragarpenaren arabera, euria ariko duela eta, Ertzaintzak arreta eskatu du. 06:30ak arte jasotako euriari dagokionez, Arteagan 39 litro, Bermeon 38; Derion 35; Igorren 24; Lasarten 23; Arrasaten 18; Agurainen 6 pilatu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X