32 aldiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5 zenbakia, Gabonetako loteriaren bukaera sarituena

1 (zortzi aldiz), 2 (13) eta 9 (16) zenbakiak, ostera, sari gutxien jaso dituzten bukaerak izan dira.
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Bost zenbakia Eguberrietako loteriaren lehen sarian gehien errepikatu den bukaera da, 32 aldiz, hain zuzen ere. Ondoren 4 eta 6 zenbakiak dira sarituenak, 27 bider bakoitza.

1 (zortzi aldiz), 2 (13) eta 9 (16) zenbakiak, ostera, sari gutxien jaso dituzten bukaerak dira, Loteria Erakunde Nazionaleko (ONLAE) datuen arabera. Hala, lehen saria 1 zenbakian bukatzen den bakoitzeko, 9an bi aldiz eta 5ean lau bider amaitzen da.

Zero eta 10.000 arteko zenbaki batek 63 aldiz jaso du lehen saria; 10.001-30.000 arteko zenbaki batek 73 bider; eta 30.001-80.000 zenbaki batek 69tan.

Zenbaki batzuk errepikatu

Gainera, 15.640 zenbakia 1956ko eta 1978ko zozketetan errepikatu zen. 20.297 zenbakiarekin gauza bera gertatu  zen 1903an eta 2006an. Zenbaki korrelatiboek ere lehen saria jaso dute 13.093 eta 13.094; eta 53.452 eta 53.453.

Era berean, 297, 457 eta 515 azken zifrak hiru aldiz errepikatu dira; eta 094, 400, 452, 704, 758 eta 892 bi bider. 27, 37, 39, 41, 44, 51, 54, 66tik 75era eta 80tik 99ra milakoek, ostera, ez dute lehen saririk lortu oraindik.

Bakoiti edo bikoitiak?

Bi zifrako bukaerei dagokionez, Gabonetako loteria zenbaki bikoitiekin amaitu da gehiagotan. Hala ere, bakoiti eta bikoitien arteko alde handirik ez dago; izan ere, bikoitiek lehen saria 106 aldiz jaso dute, eta bakoitiek 93 aldiz, azkena iaz 13.437 zenbakiarekin.

Bestalde, bi zifrako amaierarik errepikatuena 85 izan da, zazpi aldiz; 57 seitan; eta 75, 64 eta 66 bost bider. Sari nagusia 9, 10, 13, 21, 25, 31, 34, 41, 42, 43, 51, 54, 59, 67, 78 eta 82an ez da sekula bukatu.

Azkenik, sari nagusiaren azken hiru zenbakiak berdinak izan dira lau aldiz: 25.444, 25.888, 35.999 eta 55.666.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X