Albiste da
Sopela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polizia bat arrastaka eraman du gidari batek, isuna jarri ziolako

Gidaria atxilotu egin dute, eta agenteak lesio arinak egin ditu.

Sopelako (Bizkaia) Udaltzaingoak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du, agente bat arrastaka eraman baitu hainbat metroz ibilgailuarekin.

Udalak azaldu duenez, Udaltzaingoak errepide kontrol bat ezarri zuen astelehenean, eta, 17:00etan, agenteek ibilgailu bat geldiarazi zuten, gidariak segurtasun-uhalik  gabe baitzegoen.

Isuna jarri ostean, gizonak martxan jarri zuen autoa, eta talka egin zuen polizien ibilgailuaren kontra. Gainera, agente bat arrastaka eraman zuen hainbat metro. Hala ere, poliziak zauri arinak baino ez ditu egin.

Gidaria (45 urte) atxilotu egin zuten, eta dagoeneko eman diote epaiketarako data. Desobedientzia larria eta agintearen aurkako atentatua egitea egotzi diote.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X