Bilboko Arraiz mendian piztutako sutea, kontrolpean
Suhiltzaileek Bilboko Uretamendi auzoan goizaldean berpiztu den sua kontrolpean hartzea lortu dute. Dena den, suhiltzaileen esanetan, oraindik ere sua ez dago erabat itzalita. Hori dela eta, suhiltzaile talde bat tokian bertan dago garrak berriz piztea eragozteko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, atzo arratsaldeko zortziak aldera piztutako sua berpiztu egin da igande goizaldeko laurak aldera.
Suak basogune bati eragin dio, eta garrek ez dute ez etxebizitzarik ezta azpiegiturarik kaltetu.
Bestalde, VOST Euskadi erakundeak Arraiz mendira Errekalde-Uretamendi errepidetik barrena autoan ez igotzeko aholkatu du, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Atauneko sutea itzalita
Gaur goizaldean berriro indarra hartu duen Atauneko baso-sutea arratsaldean lortu dute itzaltzea. Ur-hegazkin bat erabili behar izan dute lan horietan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.
Dena dela, iturri berak zehaztu duenez, talde bat oraindik ere gertakariaren lekuan jardunean dihardu txingar-hautsen bat berpiztu dadin ekiditeko.
Segurtasun sailak ez du adierazi zenbat hektarea erre diren; hala ere, arratsalde hasieran, esan duenez, 20 ziren ordu horretara arte erretako hektareak.
Sua atzo piztu zen Atauneko Aia auzoko basobera gunea batean; gerora, berpiztu egin da gaur goizaldeko hamabi eta erdiak bueltan.
Lekaroz
Atzo piztu eta gaur itzali duten sute batek 50 hektarea erre ditu Lekaroz herriko (Nafarroa) Legate mendian. Hala jakinarazi du Foru Gobernuak.
Sutea 19:30ak inguruan piztu zen, eta suhiltzaileek itzalitzat jo dute gaur eguerdiko 13:00etan. Garrek basoberako eta sastrakako 50 hektarea erre dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
El Bocaleko epaileren arabera Estatuko administrazioarena zen pasabidearen mantenuaren ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikorako bi funtzionario
Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio eta mantentze egokia bermatzeko arduradun bakarra", pasabide horren eta besteen lanak "amaitu gabe" daudenez. Sei pertsona hil ziren eta beste bat larri zauritu zen martxoaren 3an pasabide bat behera etorrita.
Alokairuen eskaintza, amilduta: Bilbon eta Donostian % 70 baino gehiago murriztu da
Iruñean alokairuen eskaintza % 47 jaitsi da, eta Gasteizen % 26, Idealistaren arabera. Bilbon, etxebizitza baten bila dabiltzanen lehiak % 864 egin du gora bost urtean.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Futbol arbitro neska batek salatu du irainak eta mehatxuak bota zizkiotela partida batean, Basaurin
Bizkaiko Futbol Federakundeko lehiaketa batzordea gaur elkartzekoa da gertatutakoa aztertzeko eta balizko neurriak aztertzeko. Basauriko futbol taldeko jokalariak, teknikariak eta zaleak barne, irainka hasi zitzaizkion, talde bisitariak berdinketa (3-3) lortu eta gero.
BI-30 errepidean izandako istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin eta Arrontegin
Ezbeharra goizean goiz gertatu da Erandion, eta errei bat itxi behar izan dute Galdakaorako noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira.
EHUk unibertsitate-komunitatean errespetua eta bizikidetza indartzeko protokolo bat bultzatuko du
Ekimenak bitartekotza, partaidetza eta sentsibilizazio-neurriak izango ditu, eta komunitate osoaren ekarpenak jasotzeko plataforma digital bat izango du oinarri.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Berdintasunerako Emakunde Saria
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Korrika Gipuzkoan sartu da!
Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldean. Berastegiko udaleko ordezkariek sartu dute lekukoa Gipuzkoara. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mailopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute, Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 06:00ak aldera Beran izango dute.
Familia batek salatu du Durangoko egoitza bateko erabiltzaileek "gabezia larriak" dituztela
Egoitzako zuzendaritzak ukatu egin ditu akusazioak, lantaldearen "profesionaltasuna" defendatu du, eta ziurtatu du Bizkaiko Aldundiak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela.
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batean izandako sutean
Trino Uria kalean piztu da sua eraikineko azken solairuan, asteleheneko ordu bata aldera. Bi lagun artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute, eta sua kontrolpean duten arren, Azpeitia eta Eibarko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.