Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adineko bi pertsona artatu dituzte Olazagutian, sute baten ondorioz

Anbulantzian Altsasuko erietxera eraman dituzte. Gizonezkoak ondoeza sentitu du kea arnasteagatik eta emakumeak, berriz, antsietate krisia izan du.
18:00 - 20:00
Bi adineko artatu dituzte estalpe batean izandako sute baten ondorioz

Adineko bikote bat artatu dute larunbat honetan Altsasuko osasun etxean, Olazagutian egurtoki batean izandako sute baten ondorioz. Gizonezkoak ondoeza sentitu du kea arnasteagatik eta emakumeak, berriz, antsietate krisia izan du.

Nafarroako Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek 06:41ean jaso dute abisua. Iturri horren arabera, bi etxebizitzaren artean dagoen egurtoki batek su hartu du Olazagutian, Otadiara bidean.

Egurtokiaren jabeak (adineko bikote bat) Altsasuko erietxe batera eraman dituzte eta kea arnasteagatik eta antsietate krisia izateagatik artatu dituzte.

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek Altsasuko eta Cordovillako suhiltzaileak mobilizatu dituzte eta suhiltzaileek denbora gutxian kontrolatu dituzte garrak. Dena den, egurrez beteriko tokia denez, suhiltzaileek zaintze lanetan jarraituko dute garrak berpiztea eragozteko.

Foruzaingoa suaren jatorria ikertzen ari da. Keak egurtokiaren ondoko bi etxeen aurrealdea belztu badu ere, suak egurtokia bakarrik kaltetu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X