Narkotrafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxiloketa bat Santurtzin, droga saltzen zuen webgune batekin lotuta

Orotara 17 pertsona atzeman dituzte Estatuan. Webguneak 3,5 milioi euroko mozkinak zituen.

Espainiako Poliziak 17 pertsona atxilotu ditu hainbat erkidegotan, horietako bat Santurtzin (Bizkaia), droga sintetikoa saltzen zuen webgune handienaren aurkako nazioarteko operazio baten baitan. Gainera, 30,6 kilo droga atzeman ditu.

Webgune horrek milaka bezero eta 3,5 milioi euroko mozkinak zituen. 30 droga mota eskaintzen zituen, eta 47 herrialdetara bidaltzen zituen Txinatik.

Atxilotuek Tor sarea erabiltzen zuten erosleekin hartu-emanak izateko.

Webgunea hainbat errusiarrek kudeatzen zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X