Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak %3,8 haziko dira aurten
Eusko Jaurlaritzak 32,57 miloi euro, iaz baino % 3,82 gehiago, bideratuko ditu aurten familia, lana eta norberaren bizitza bateragarri egiteko neurriak sustatzeko laguntzetara, Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak prentsaurrekoan iragarri duenez.
"Familiako, norberaren eta laneko bizitza bateragarri egiten laguntzeko programa" onartu du gaur gobernu bileran Urkulluren exekutiboak, eta horren ondotik eskaini ohi duen agerraldian eman du horren berri Erkorekak.
Erkorekak azaldu duenez, laguntzon bitartez "familiak beren bizitza ziklo osoan zehar sustatzeko eta laguntzeko politikak indartzeko aukera" du Jaurlaritzak.
Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakunde arteko III. Planak jasotzen du programa, eta 2010ean onartutako egitasmoak familiei zuzendutako hiru jarduera-lerro biltzen ditu. Lehendabizikoa, seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa eskatu duten langileei bideratuta dago; bigarrena, mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa eskatu dutenei; eta, hirugarrena, azkenik, seme-alabak zaintzeko langileak kontratatu dituztenei.
Hiru laguntza-lerro
Seme-alabak zaintzeko eszedentziak edo lanaldiaren murrizketak eskatzen dituztenei bideratu zaie aurrekontuaren sail handieneko laguntza-lerroa. Iaz, 17.194 pertsonak jaso zituzten laguntzok (batzuk, 2014ko ekitaldikoak): 2.645ek eszedentzia eskatu zuten, eta 14.549k, berriz, lanaldi murrizketa. Batez beste, 1.761,19 euroko laguntza jaso zuten.
Bigarren laguntza-lerroa mendekotasun egoeran edo osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa eskatu dutenei bideratuta dago (727.100 euro). 2015ean, 376 pertsonak jaso zituzten diru-laguntzok, eta, batez beste, 1.861,95 euro jaso zituzten. Horietako 57k eszedentzia eskatu zuten, eta 319k, berriz, lanaldi murrizketa.
Azkenik, hirugarren laguntza-lerroa (488.000 eurokoa) seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzen dituztenei bideratzen zaie: enplegatzaileari Gizarte Segurantzako kostuak ordaintzeko laguntza ematen zaio, betiere familia unitatearen errentaren arabera. Iaz, 400 pertsonak jaso zituzten laguntzok (525,55 euro, batez beste).
Gehienak, emakumeak
Erkorekak azaldu duenez, laguntza hauek eskatzen dituztenak emakumeak dira, gehienbat, eta datuok eman ditu horren erakusgarri: emakumezkoak izan ziren iaz seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa eskatu zutenen % 92, gaixotutako senideak zaintzeko eszedentzia edo murrizketa eskatu zutenen % 80, eta etxerako laguntza kontratatzeko diru-laguntzak eskatu zituztenen % 71.
Jaurlaritzaren bozeramailearen arabera, "argi dago oraindik ere bide luzea dugula egiteko berdintasunaren eta bateragarritasunaren arloan".
Zure interesekoa izan daiteke
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
EHUn ke poteak jaurti eta pankartak jarri direla eta, epelkeria ukatu eta salbuespenak direla esan du Bengoetxeak
EHUko errektoreak azaldu duenez, jarduera protokolo bat prestatzen ari dira, hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bilduta, erakundearen barruan errespetua eta bizikidetza sustatzeko.
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen horien autoan, eta konfiskatu egin zizkieten.
Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.