SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat larri zauritu da Mungian izandako sute batean

Erredura larriak ditu gorputzaren % 20an, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Moto konponketarako tailer batean izan da sutea, eta kalte handiak eragin ditu.

36 urteko gizon bat larri zauritu zen, atzo iluntzean, Mungiako moto-tailer batean izandako sutean;  moto bat konpontzen ari zela, sua piztu zen lokalean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Suteak gizonezkoa harrapatu zuen, eta erredura larriak eragin zizkion gorputzaren % 20an. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 23:00ak inguruan piztu zen sua, eta bertaratu ziren suhiltzaileek 02:20an lortu dute guztiz itzaltzea.

Kaltea handiak eragin ditu lantegian suak; besteak beste, 15 moto erabat kiskalita geratu dira, eta inguruan aparkatuta zegoen furgoneta batek ere kalte handiak izan ditu.

 

ditu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X