Jazarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi atxilotu, Irungo mugan jendarmeen kontroletik ihes egin ostean

Jendarmeek tiroka jazarri dute horien ibilgailua, eta azkenean Ertzaintzak atxilotu ditu. 20.000 euro atzeman dizkiete.

Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugatik hurbil, Irunen, Jendarmeriak jarritako polizia-kontroletik ihes egin du auto batek eta muga pasatu du. Segurtasun Sailaren arabera, jendarmeek kotxeari tiro egin diote, baina ez dute gelditu.

Behin muga pasata, Ertzaintzak segi egin du autoa eta Irunen aurkitu du. Ondoren, bigarren auto batean Lasarte-Oriaraino iritsi dira ustezko gaizkileak, eta ihesean ari ziren bi pertsonak atxilotu egin ditu Ertzaintzak. Gainera, 20.000 euro atzeman dizkiete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X