Euskadik 57.332 tona beira birziklatu zituen 2015ean, % 2,5 gehiago
57.332 tona beira ontzi birziklatu zituzten EAEko herritarrek 2015ean, 2014an baino % 2,5 gehiago. Hala, Euskadi gehien birziklatzen duen bigarren erkidegoa da, Ecovidriok agiri batean azaldu duenez.
Dirua irabazteko asmorik ez duen entitateak 218 milioi ontzi baino gehiago kudeatu zituen, herritar bakoitzeko 100 ontzi. Birziklatutako ontzi guztiak Bilboko Guggenheim Museoa 45 aldiz estaltzeko adina dira.
Euskadin batezbeste herritar bakoitzeko 26,2 kilo beira ontzi bildu zituzten, 2014an baino % 2,5 gehiago. Lurraldeka, Gipuzkoak gehien birziklatu zuen, batezbeste 35,5 kilo biztanleko, Arabak 23,3 kilo eta Bizkaiak 21,2 kilo.
Herritarren lankidetza errazteko, beira biltzeko puntuek % 2 gora egin dute. Guztira, 9.983 dira EAEn, bat 219 biztanleko, Estatuan baino kopuru handiagoa.
Edukiontzietan sartutako beirari esker, EAEko herritarrek 38.400 tona CO2 isurtzea eta ia 68.800 tona lehengai xahutzea saihestu eta 154.800 megawatt aurreztea lortu dute.
724.657 tona Espainian
Estatuan, 724.657 tona beira ontzi birziklatu zituzten edukiontzi berdearen bidez 2015ean, 15,5 kilo biztanleko eta 59 ontzi pertsona bakoitzeko.
Ecovidrioren arabera, bilketa selektiboak % 4,4 gora egin du Espainian, azken zazpi urteetako gorakadarik handiena.
Guztira, 2.558 konpainia Ecovidriorekin bat lanean ari dira egun. Sektorea Espainiako BPGren % 3 baino gehiago da.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.