Bosgarren tokia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi, genero berdintasunaren buruan Europa mailan

EAE Suediaren, Finlandiaren, Danimarkaren eta Herbehereen atzetik dago, baina EBko gainerako 24 estatuen aurretik eta Europako batez bestekoaren oso aurretik.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Eustaten datuen arabera, Genero Berdintasunaren Indizean, Euskadi (58,5 puntu 2012an) Belgikaren gainetik, zertxobait, Europar Batasuneko estatuen artean bosgarren tokian da.

EAE Suediaren, Finlandiaren, Danimarkaren eta Herbehereen atzetik dago, baina EBko gainerako 24 estatuen aurretik eta Europako batez bestekoaren oso aurretik, Eustatek agiri batean azaldu duenez.

Osasunean (96,2 puntu) erabateko berdintasunetik gertu dago Euskadi; kasu honetan emakumeak daude ondoen. Desberdintasunik handiena, aldiz, denboran (100etik 39,2 puntu) dago.

2010etik 2012ra Genero Berdintasunaren Indizeak hobera egin du osasunean eta denboran, okerrera besteetan, bereziki boterean, adierazleak 2,3 puntu galdu baititu atal horretan. Botere ekonomikoan gertatutakoari zor zaio atzera egite hori, eta botere politikoan hobekuntza, 2010erako maila altuan baikinen.

Balio altuenak berdintasunean, osasun, diru eta enplegu alorrean ditu Euskadik.

Espainiako Genero Berdintasunaren Indizea ia 5 puntuz atzetik dago, EAEkoarekin alderatuta; 2012an 53,6koa zen, Genero Berdintasunerako Europar Institutuaren arabera.

tuaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X