Gipuzkoa, lehen errefuxiatu taldea jasotzeko prest
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 18 asilo eskatzaile hartuko ditu hurrengo egunetan, eta, Nafarroak, aldiz 14, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, asteazken honetan, maiatzak 25, Eritreako bederatzi gizon helduko dira Gipuzkoara.
Halaber, astelehenean, maiatzak 30, beste sei pertsona iritsiko dira Gipuzkoara (hiru gizon, bi emakume eta adingabe bat), eta hiru Arabara (emakume bat eta bi adingabe).
Kasu horietan, Greziatik etorriko diren hiru familia siriar izango dira, Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketarako sailburuak atzo azaldu zuenez.
Agerraldian, astelehenean zortzi errefuxiatu zirela etortzekoak iragarri zuen, baina, ondoren, Ministerioak zehaztu zuen bederatzi izango direla, emakume bat erditu berri baitzen.
Azkenik, Nafarroak 14 pertsona hartuko ditu hurrengo asteko asteazkenean, ekainak 1.
Oro har, errefuxiatu guztiak Greziatik edo Italiatik etorriko dira, asilo eskatzaileak banatzeko europar programaren baitan.
Espainiako Gobernuak bi urtean 18.000 errefuxiatu hartzeko konpromisoa hartu zuen, eta baliteke EAEk horietako guztien % 10i ematea ostatu.
Orain arte, EAEk Eritreako hiru gizon baino ez ditu hartu. Azaroan iritsi ziren.
"Isilpeko errefuxiatuak"
Nolanahi ere, Toñak gogorarazi zuen EAEk "beren kabuz" iritsitako 200 errefuxiatu ere hartu diuela.
200 pertsona horiek ihes egin dute gerran dauden hainbat herrialdetatik, europar programetatik at. Horregatik, ez dute errefuxiatu estatus legala.
Eusko Jaurlaritzak esan du "behar izan duten azpiegitura guztiak" eman dizkiela, eta hainbat GKE (Gurutze Gorria, CEAR eta Accem) ari direla horiek artatzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat hil da eta beste bi desagertu dira azken orduetan Andaluzian denboralearen eraginez
Malagako Alhaurin el Grande udalerrian desagertu da horietako bat, hildakoaren gorpua aurkitu duten leku berean. Desagertutako beste laguna Granadako Illora udalerriko motor-gidari bat da.
Bizkaiko suhiltzaileek piroteknia gaizki erabiltzeak dakartzan istripuez ohartarazi dute eta horiek erabiltzeko jarraibideak eman dituzte
Suhiltzaileek azaldu dutenez, piroteknia produktuek berezko arriskua dute, bai erabiltzen dituzten substantziengatik, bai erabiltzeko moduagatik", eta gogorarazi dute urtero hainbat esku-hartze egiten dituztela horien erabilera desegokiagatik, bereziki urtezahar eta urteberri egunetan.
Lantarongo industrialdean bildutako 19 gidari zigortu ditu Ertzaintzak, abiadura handian gidatzeagatik
Ertzaintzak 44 ibilgailu eta 70 pertsona ere identifikatu ditu, igande goizaldeko 01:30ak aldera.
Euskaltzaleei eskerrak eman dizkie eta larrialdi linguistikoari erantzuteko "elkarguneak sortzeko beharra" azpimarratu du Kontseiluak
6.500 euskaltzale bildu zituen larunbatean euskararen aldeko erakundeak Bilbao Arenan. Balorazio positiboa eta baikorra egin du, eta aurrera begirako erronketan jarri du fokua.
Ofizialtasunaren urteurren gazi-gozoa bizi du Pilota Federazioak, TASek helegitea noiz ebatziko zain
Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak duela urtebete onartu zuen Euskal Selekzioaren parte hartzea lehiaketa ofizialetan. Dena dela, ziurgabetasuna da nagusi oraindik; izan ere, Espainiako Federazioak helegitea du jarrita. Kirol Arbitrajeko Auzitegiak berriro atzeratu du ebazpena, urtarrilaren amaierara arte.
Lau pertsona atxilotu dituzte Erriberagoitian, hainbat lapurreta egin eta trafiko-istripua izan ostean
Bi gizon eta bi emakume atxilotu ditu Ertzaintzak, eta beste bi pertsonaren bila dabil. Indarra erabiliz hainbat sakelako berri, kutxa erregistratzaile bat eta auto bat ostea egotzi diete.
Hiru bidaiari zauritu dira Erriberabeitian, autobus istripu batean
Miranda de Ebroko ospitalera eraman dituzte, eta gainerakoek beste autobus batean amaitu dute euren bidaia.
Astelehen honetatik aurrera nahitaezkoa izango da ingurumen-bereizgarria Iruñeko Alde Zaharrean sartzeko
0, Eco, C eta B etiketak dituzten ibilgailuak sartu ahalko dira, baimendutako ibilgailuez gain. Arau horiek ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da, eta 200 euroko isuna ezarriko dute (100 euro, berehala ordainduz gero).
Berbaz eta kantuz eman diote hauspoa euskarari euskalgintzako hainbat eragilek
Aktore, musikari zein bertsolariak igo dira oholtza gainera euskararen aldeko ekitaldian, eta ikuskizun musikatua eskaini dute Gorka Urbizuk, Maia Ibarnek eta Gontzal Mendibilek, besteak beste. Ane Labaka eta Sustrai Colina bertsolariak ere izan dira taula gainean. Txalo zaparrada batekin eta kantuan bukatu dute aldarrikapen artean abiatu den hitzordua.
Milaka lagun bildu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, euskararen aldeko pizkundearen akuilu izan daitezen
Euskararen aldeko pizkunde berri baten premia gizarteratzea eta hizkuntza-politiketan jauzia emateko adostasun soziopolitikoa bultzatzea helburu duen ekitaldia egin dute Bilbao Arenan. 2026ko ekainaren 13rako hitzordua ere jarri dute euskaltzaleek.