Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erraustegien 'arriskuak' ikertzeko eskatu dute EH Bilduk eta Podemosek

Batzar Nagusietan ikerketa batzordea sortzeko eskatu dute, eta proiektua geldiarazteko, osasunari nola eragiten dion jakin arte.
Olano eta Iturria, prentsaurrekoan.
Olano eta Iturria, prentsaurrekoan.

Erraustegiek "giza osasunean eta ingurumenean" sor ditzaketen "kalteak eta arriskuak" aztertzeko batzordea eratzeko eskatu dute gaur EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu alderdiek Gipuzkoako Batzar Nagusietan dituzten taldeek.

Xabier Olano eta Juantxo Iturria EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren bozeramaileek prentsaurrekoan aurkeztu dute ekimena, bi alderdi horiek Ingurumen Batzordean dituzten kideekin batera (Iban Asenjo eta Ione Cisneros). Horien esanetan, ekainean egingo da Batzar Nagusietan batzorde horren inguruko eztabaida.

"Hondakinen erraustegi plantek gizakien osasunean dituzten arriskuen" inguruko txostena aurkeztu zuten asteartean Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) eta Rivas Vaciamadrid herriko 'Rivas Aire Limpio' elkarteak, eta horiek oinarri hartuta aurkeztu dute EH Bilduk eta Podemosek eskaera.

OEITk emandako datuen arabera, erraustegi bat gertu edukitzeak % 230 areagotzen ditu erbi-ezpainen kasuak, % 55 giltzurrun malformazioen kopurua, eta, oro har, minbizia kasuak (% 29, gibelekoa; % 14, biriketakoa; % 84, pleurakoa, eta % 24, behazunekoa).

Xabier Olano EH Bilduko bozeramailearen hitzetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegiaren proiektua "biziberritu" zuenetik asko "ugaritu" dira instalazio honen kontrako mobilizazioak. "Atzo bertan, kezka horren adibide bat ikusi genuen. Gipuzkoako hainbat herritako milaka bizilagunek euren eskuak lotu zituzten Onkologikoa eta Foru Jauregiaren artean giza katea egiteko. Eskaera argia zuten: erraustegia gelditzea", esan du. Olanoren ustez, Foru Aldundiak  "ezin du ezikusiarena egin".

Txostenen datu "kezkagarriak" eta mobilizazioak kontuan hartuta, eta ikerketa batzordearen ondorioak esku artean izan arte, "Zubietako erraustegiaren izapide guztiak gelditzeko" eskatu dute. "Proiektu honen inguruan eztabaidatu behar dugu, zalantzak argitu. Hori egin bitartean, badaezpadako printzipioa ezarri behar da. Osasunak kezkatzen gaitu. Oraindik garaiz gabiltza. Orain egiten ez badugu, gero agian beranduegi izango da askorentzat", nabarmendu du EH Bilduko bozeramaileak.

Protesta Gipuzkoa Plazan

Bien bitartean, dozenaka pertsonak Donostiako Gipuzkoa Plazan eman dute gaua, erraustegiaren kontra eta beste eredu jasangarriago baten alde.

Gipuzkoa Plaza erraustegia protesta incineradora Donostia San Sebastian.

Gipuzkoa Zutik plataformak deituta, 200 bat lagun bildu ziren igande arratsaldean Gipuzkoako hiriburuko plaza horretan, eta iluntzean, gaua bertan igarotzea erabaki zuten dozenaka pertsonak.

19:00etan, beste batzar bat egingo dute, protestarekin nola jarraitu behar duten erabakitzeko.

Errausketaren aurkako Mugimenduak antolatuta, eta hainbat alderdik, sindikatuk eta talde ekologistak babestuta, giza kate jendetsua egin zuten atzo eguerdian. Donostiako Onkologikoan hasita, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean amaitu zuten bost kilometroko katea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan erraustegia egiteko erabakia hartu zuenetik, hamaika mobilizazio antolatu dituzte; azkena, bart gauekoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X