Liskarra Baionan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

47 urteko gizonezko bat hil da Baionan izandako liskar batean

Polizia pertsona baten bila ari da.

47 urteko gizonezko bat hil zen atzo Baionako Santa Katalina kalean izandako liskar baten ondoren, bertako hedabideek berri eman dutenez. Antza denez,  bihotzeko krisi baten ondorioz hil zen.

Poliziak 18:30ak aldera izan zuen liskarraren berri eta larrialdi zerbitzuetako kideak, Polizia, suhiltzaileak eta fiskala bertaratu ziren Santa Katalina kalera. Dena den, larrialdi zerbitzuetako kideak bertaratu zirenerako hilda zegoen gizonezkoa.

Orain, ustez, borrokarekin lotutako pertsona baten bila ari dira.

Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak azaldu duenez, kaleko bideokamerek gertaturikoa jaso dute eta irudiok Poliziaren esku utziko dituzte.

Oraindik argitzeke dago liskarra nola eta zergatik hasi zen eta Poliziak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

ikoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido el presidente del club de rugby de Igorre, en relación con el impago de la lotería de Navidad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Igorreko errugbi taldeko presidentea atxilotu dute, ordaindu ez duten Gabonetako loteriaren harira

Administrazio desleialaren delitu bat eta iruzur delitu bat leporatu dizkiote. Izan ere, Arratiko Zekorrak Rugby Taldeak 90693 zenbakiaren hainbat dezimo erosi zituen Gabonetako loterian jokatzeko, eta hirugarren sari bat egokitu zitzaion, baina klubak ez du diru nahikorik saria ordaintzeko, erositakoa baino gehiago saldu baitzuen partizipaziotan "akats baten ondorioz".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X