Bainurako uraren kalitatea orokorrean ona edo oso ona da, EAEn
EAEko hondartzetako bainurako uraren kalitatea, orokorrean, ona edo oso ona dela eta ia guztietan bainatu daitekeela jakinarazi du, gaur, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak.
Bizkaian, uraren osasun kalitatea bikaina da eta hondartza gehienetan bainatu daiteke. Bainu-denboraldia joan den ekainaren 1ean hasi zen lurralde horretan eta aztertu diren 21 hondartzetatik, 16tan ura bikaina da eta arazorik gabe bainatu daiteke. Hona zeintzuk diren hondartza horiek: La Arena, Muskiz-Zierbenan; Aizkorri eta Gorrondatxe, Getxon; Solandotes/Barinatxe eta Arrietara-Atxabiribil, Sopelan; Plentziakoa; Gorlizkoa; Muriola, Barrikan; Bakiokoa; Aritzatxu, Bermeon; Laida eta Laga, Ibarrangelun; EAkoa; Ogeia, Ispasterren; eta Karraspio, Mendexan.
Lemoizko Armintzekoaldean; Lekeitioko Isuntzan; eta Ondarroako Arrigorrin, uraren kalifikazioa ona da. Mundakako Laidatxun eta Getxoko Las Arenasen onargarria da, baina bainua arduraz hartzea gomendatzen da.
Sukarrietako Toña eta San Antonio hondartzetan, azken bost urteetan bezala, uraren kalitatea eskasa da eta Osasun Sailak bainua ez hartzea gomendatzen du.
Gipuzkoan, uraren kalitatea bikaina da, eta beraz, bainatzeko egokia hondartza guztietan. Donostian bainu-denboraldia hasi da jada, eta gainerakoetan ekainaren 15ean hasiko da.
Datorren larunbatean irekiko da bainu-denboraldia Araban, non uraren kalitatea bikaina den. Bainua baimenduta dago Ullibarrin, Garaion, Landan eta Zuazan.
EAEko bainu-guneetako 41 lagin hartzen ditu Osasun Sailak, bainatzeko uraren kontrolerako programaren barne. Horietatik, Bizkaian 21, Gipuzkoan 15, eta Araban 5.
Lagin horiek laborategira bidaltzen dituzte eta bertan hesteetako enterococcusa, escherichia coli, pHa eta tenperatura kontrolatzen dituzte.
tuzte.Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batean izandako sutean
Trino Uria kalean piztu da sua eraikineko azken solairuan, asteleheneko ordu bata aldera. Bi lagun artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute, eta sua kontrolpean duten arren, Azpeitia eta Eibarko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, droga-trafikotik ateratako dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman dituzte.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte dira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen denetik, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak.