Istripua Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Saratsan, ordainleku baten aurka talka eginda

Ezbeharra 08:30 aldera gertatu da AP-15ean, Zuastin. Hildakoaren ibilgailuak hormigoi bloke baten aurka talka egin du.
18:00 - 20:00
Gizon bat hil da Zuastiko ordainlekuaren kontra talka egin ostean

Gizon bat, 39 urteko Gorka M.V., hil da goizean bere autoak AP-15 autobideko ordainlekuaren kontra talka egin ondoren, Saratsan (Nafarroa), Foruzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionez. Hildakoa Undiokoa zen.

Ezbeharra 08:30 aldera gertatu da Zuastin. Hildakoaren ibilgailuak hormigoi bloke baten aurka talka egin du.

Istripua autobideko 103. kilometroan gertatu da, Irurtzungo noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X