emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek emakume bat hil du Gasteizen, eta gorpua ibaira jaurti du

Ertzaintzak dagoeneko topatu ditu gorpuzkiak, Zadorra ibaian. Hiltzaileak aitortu egin du krimena.
18:00 - 20:00
Gizon batek ustez emakume bat hil zuen eta gorpua txikitu Gasteizen

Berrogeita hiru urteko gizon batek 60 urteko emakume bat hil du Gasteizen, eta, ondoren, gorpua zatitu eta gorpuzkiak Zadorra ibaira bota ditu. Hiltzaileak aitortu egin du krimena Ertzaintzaren aurrean.

EAEko Polizia autonomikoak dei bat jaso zuen atzo, Gasteizko alde zaharreko etxebizitza batean hilketa bat jazo zela ohartarazteko. Antza denez, hiltzailearekin lotura duen pertsona batek egin zuen deia.

Patruila bat etxebizitzara bertaratu zen, eta jabearekin harremanetan jarri eta gero, horrek aitortu egin zuen emakume bat hil zuela asteazkenenean (hilak 15), eta ondoren gorputza zatitu eta gorpuzkiak Zadorrara jaurti zituela.

Gainera, biktimaren agiriak estolda batera bota zituen.

Ertzaintzak egun osoan miatu du Zadorra ibaia, eta hainbat gorpuzki atzeman ditu. Azkenean, 20:00etan, bukatutzat eman dute bilaketa, eta gorpua eramatea agindu du epaileak.

Hiltzailearen etxebizitza ere miatu du Poliziak, eta arrasto biologikoak aurkitu ditu.

Epaitegiak sekretupean jarri du auzia, eta atxilotutakoa polizia-etxan dago, epailearen esku noiz eramango zain.

Crimen Vitoria Hilketa Gasteiz mujer descuartizada Zadorra registro miaketa. EFE

Gizonaren etxebizitza miatu du Ertzaintzak. EFE

Bien arteko harreman afektiborik ez

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, orain arteko datuen arabera, emakumeak eta hilketa aitortu duen gizonak ez zuten harreman afektiborik.

"Ikerketa bere fruituak ematen ari da", esan du Erkorekak Gobernu Kontseiluaren bildu ostean egindako prentsaurrekoan, eta atxilotua epailearen esku "aurki" utziko dutela iragarri du.

Erkorekaren hitzetan, "ez dugu datu zehatzik" biktimak eta ustezko hiltzaileak zuten harremanaren inguruan, baina emakumearen auzokideek Ertzaintzari esan diotenez, ez zegoen "delitu jakin bat" leporatzeko moduko harreman afektiborik.

"Hau da Ertzaintzak biktimaren auzokideen artean batu duen informazioa, baina ikerketak egiaztatu edo gezurtatu beharko du, nolanahi ere", erantsi du.

Gaitzespenak eta elkarretaratzeak

Krimen matxistak samina ekarri du Gasteizen, eta erakundeek eta alderdiek gaitzetsi egin dute. EH Bilduk eta Ezker Anitzak, gainera, bertan behera utzi dituzte gaurko hauteskunde ekitaldiak.

Emakundek "gaitzespen sendoa" adierazi du hilketaren aurrean, eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra "jarrera aktiboa" izatea eskatu dio gizarteari.

Gasteizko Udalak ere gaitzetsi egin du krimena, eta biktimaren senideei laguntzak emateko prest agertu da.

Mugimendu feministak elkarretaratzea egin du gaur arratsaldean, Andre Maria Zuriaren plazan, eta Udalak beste bat deitu du bihar eguerdirako, udaletxearen aurrean.

Urteko bigarren hilketa matxista EAEn

Gaur ezagututakoa aurten EAEn jazotako bigarren hilketa matxista izan da. Urtarrilaren amaieran, gizon batek 17 hilabeteko neskato bat, Alicia, hil zuen Gasteizen, leihotik behera botata.

Nolanahi ere, bi emakumezko hori ez dira ageri Osasun Ministerioak egindako genero indarkeriaren biktimen zerrenda ofizialean, legeak bakarrik aitortzen baititu bikotekideek edo bikotekide ohiek hildakoak.

 

____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X