OSAKIDETZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urdulizko Ospitalea uztailaren 7an zabalduko dute

Ospitaleak Uribe Kosta eskualdeko 175.000 paziente artatzeko ahalmena du, eta ia 60 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da martxan jartzeko.
18:00 - 20:00
Datorren astean zabaltzen ditu ateak Urdulizeko ospitale berriak

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea uztailaren 1ean inauguratuko dute, eta Uribe Kosta eskualdeko 175.000 paziente artatzeko ahalmena izango du. Ospitalea martxan jartzeko, ia 60 milioi euro inbertitu ditu Jaurlaritzak. Pazienteentzat uztailaren 7tik aurrera izango da erabilgarri.

Jon Darpon Osasun sailburuaren arabera, duela 32 urtetik osasun sisteman horrenbeste oherekin egin den zentrorik handiena da.

Ospitalea egiteko, 59,4 milioi euro inbertitu dira guztira: 52,7 milioi euro, eraikina egiteko, eta beste 6,7 milioi euro, ekipamendua jartzeko. Honez gain, 45 milioi inbertitu beharko dira urtero ospitalea martxan izateko.

Zerbitzuak pixkanaka zabaltzen joango dira, eta erradio-diagnostikoa, kanpo kontsultak, harrera eta informazioarekin hasiko dira.

Honez gain, sailburuak esan duenez, 600 profesionalek osatuko dute ospitaleko langileen zerrenda, eta horietatik 425 profesional berriak izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X