Merkataritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udako beherapenak aurreikuspen baikorrekin hasi dira

EKA/OCUV Euskal Herriko kontsumitzaileen elkarteak gomendio zehatz batzuk plazaratu ditu, eta horien artean zentzuzko gastu-muga bat ezartzea eta erosketa-zerrenda bat idaztea daude.
18:00 - 20:00
Hasi dira beherapenak EAEn

Euskal dendariek ostiral honetan, uztailaren 1ean, ekin diote udako merkealdiari, hori baita udako beherapenak abiatzeko data ofiziala.

Hala ere, 2012. urtean beherapenen aldia liberalizatu zen, eta dendaria da noiz hasten dituen erabakitzen duena. Alabaina, askok eta askok uztailaren hasierako egunak hautatzen dituzte udako eskaintzak abian jartzeko, % 20ko eta % 30eko beherapenekin, kasu batzuetan % 50eraino ere iristen badira ere.

Hori horrela, Gipuzkoako saltzaileek, adibidez, "kanpaina ona" izatea espero dute, eta, joan zen urteko datuarekin alderatuta, euren salmentak, batez beste, % 5 igoko direla aurreikusi dute.

Kanpaina honetan izango diren beherapenei dagokienez, iturri berek adierazi dute "% 30 eta % 50 artekoak" izango direla, eta batez ere ehungintzan, oinetakoetan, kosmetikan eta lurringintzan izango direla salmenta handienak. Hala ere, azpimarratu dutenez, aurten etxe-tresnen sektoreak (bereziki etxe-tresna elektrikoak eta altzariak) indarra hartuko du.

Bere aldetik, Bilboko merkatariek ere kanpaina "ona" izatea espero dute, udaberrian egon den eguraldi txarra atzera utzita, horrek ehungintzako eta oinetakoen sektoreko salmentak "kaltetu" baititu, eta horrek kanpaina “irregularra” izatea eragin du, Zazpi Kaleetako eta BilbaoCentroko merkatarien elkarteek azaldu dutenez.

Euren gomendioa da erosleak "ahalik azkarren" joan daitezela beherapenetara, baina "buru hotzarekin". "Urte guztian zehar saldu nahi dugu. Bezeroak urte osoan bezain pozik atera behar du beherapenetatik. Zer behar duen, zer nahi duen eta zer eros dezakeen jakin behar du", azaldu dute. Gaineratu dutenaren arabera, "beherapenak mauka bat dira bi alderdientzat: bezeroak prezio baxuagoan erosten ditu gauzak, eta saltzaileak likidezia eskuratzen du".

Kontsumitzaileen elkarteen gomendioak

EKA/OCUV Euskal Herriko kontsumitzaileen elkarteak "beherapenak ondo aprobetxatzeko" gomendio zehatz batzuk plazaratu ditu , eta horien artean zentzuzko gastu-muga bat ezartzea eta erosketa-zerrenda bat idaztea daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X