Jazoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat zauritu da Tolosan, berea den zezen batek harrapatuta

81 urteko gizonezkoak traumatismo ugari izan ditu. Hori dela eta, helikopteroz ebakuatu dute. Ezbeharra Uzturre mendian jazo da.

81 urteko gizonezko bat helikopteroz ebakuatu behar izan dute, berarena den zezen batek harrapatuta, Uzturre mendiko gailurretik gertu, Tolosan (Gipuzkoa). Gizonak traumatismo ugari hartu ditu; hori dela eta, helikoptero batean ebakuatu behar izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Larrialdi Zerbitzuek 08:30ak aldera jasotako deiaren arabera, Tolosako Uzturre mendian gizonezko bat zaurituta zegoen, berea den zezen batek harrapatuta.

Orduan, suhiltzaileak, medikuak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Oriako ertzain-etxeko hainbat patruila mobilizatu dituzte. Bertara heldu direnean eta zauritua artatu dutenean, helikopteroz ebakuatzea erabaki dute. Hori dela eta, Berazubiko futbol zelairaino eraman dute helikopteroz, eta han anbulantzia batek zauritua hartu eta ospitaleraino eraman du.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carlos Uriagereka (Bizkaiko Baso Zerbitzua): “Suteen mehatxupean zegoen herri bat salbatzeko aukera izan dugu”

Bizkaitar profesional ugari izan dira Leongo Casasuertes herrian, astelehenetik Gaztela eta Leonen penintsulako ipar-mendebaldea kiskaltzen duten suteak itzaltzen laguntzen. Carlos Uriagereka, Bizkaiko Aldundiko Baso Zerbitzuaren buruak adierazi du gogorra izan dela, baina pozik itzuli direla Euskal Herrira, lortu dutelako suebakiak eginez sutea kontrolatu eta bizilagunak etxera itzultzea. 

Gehiago kargatu