ETB Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak 13 LTD kanal erreserbatu ditu, EiTB emititzeko

Foru Exekutiboak lehen pausoa eman du EiTBren telebista eta irrati zerbitzuak berriz emititzeko.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak LTD multiplexaren 25 kanaletako 13 erreserbatu ditu, EiTBren zerbitzuak emititu ahal izateko.

Hori horrela, Foru Exekutiboak lehen pausoa eman du Euskal Irrati Telebista berriz igortzeko, uztailaren 15ean bi lurraldeon gobernuek akordioa sinatu eta gero.

Hain zuzen ere, Iruñerrian 38. kanala erreserbatu dute; Lizarran, 24.a; Zangozan, 45.a; Tafallan, 31.a; eta Tuteran, 39.a.

Nolanahi ere, emisioa Nafarroa osora zabaltzeko lanean ari direla azaldu du Ana Ollo bozeramaileak.

Bestalde, Foru Gobernuak multiplexaren ahalmena handitzea edota beste bat jarri ahal izatea eskatuko dio Espainiako Gobernuari.

Era berean, EiTBren aurkako zigor prozeduratik kentzea ere eskatu dio Exekutiboak Industria Ministerioari.

Prozedura horiek iazko martxoan abiatu zituen Espainiako Gobernuak, UPNren Foru Gobernuak salaketa jarri ostean. Apirilean, baina, salaketa hori kendu egin zuen Uxue Barkos presidentearen Exekutiboak.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X