Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko emakume bat hil da Bolivian izandako istripu batean

Ezbeharrean beste emakumezko bat zauritu da, biktimaren laguna. Ospitalean dago eta bere egoera "egonkorra" da.

Gasteizko emakume bat hil da asteburu honetan Bolivian izandako auto-istripu batean, Espainiako Atzerri Ministerioak Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dioenez. Ezbehar berean beste emakumezko bat zauritu da, gasteiztarra hori ere.

Hildakoa Diana Garnacha Aurrekoetxea (35 urte) da; zauritutako laguna, berriz, Lourdes Alvarez Miñon (36 urte), EFE albiste-agentziak Boliviako polizia-iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Ezbeharra igande goizean jazo zen, Oruro eskualdean, bi gasteiztarrak Potosi eskualdeko Uyuni herrira autoan zihoazela.

Bat-batean animali bat errepidera atera zen eta gidaria, boliviarra, hura saihesten ahalegindu zen. Baina ez zuen lortu, eskuineko gurpilak lehertu egin ziren eta autoa errepidetik atera eta irauli egin zen.

Garnacha Oruroko ospitale batera eraman zuten eta bertan hil  zen. Alvarez ere han dago, baina bere egoera “egonkorra” da.

Ibilgailuaren gidaria onik atera zen eta ondoren egindako alkoholemia frogan negatibo eman zuen.

Bi emakumezkoak oporretan zeuden Bolivian.

Bolivian, urtero, 1.000 pertsona inguru hiltzen dira eta 40.000 zauritu izaten dira errepideetako ezbeharretan.

Zure interesekoa izan daiteke

Portavoz del Gobierno de Navarra, Javier Remírez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Gobernuak esan du "protokoloaren arabera" jokatu duela tutoretzapeko zentro batean adingabe bati ustez egindako sexu-erasoaren inguruan

Javier Remirez bozeramaileak "agente, komunikabide eta alderdi politiko guztiei erantzukizuna" eskatu die, "adingabeen babesgabetasun-egoerak sortzen dituzten informazio zehazgabeei bide ez emateko". Ildo horretan, "eskuin muturrak" egoera aprobetxatu nahi duela gaitzetsi du, "adingabe jakin batzuk jatorriaren edo nazionalitatearen arabera estigmatizatzen dituen diskurtso faltsu bat markatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X