Osasunbideako langile bati zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diote, alabaren eta biloben datu klinikoak baimenik gabe ikusteagatik
Osasunbideako langile bati zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote, Altsasuko osasun zentroan administrari laguntzaile zela alabaren eta biloben datu klinikoak ikusteagatik, delitu dena.
Antza denez, ama-alaben arteko harremanak hautsita zeuden aspalditik, eta ama bere lanbideaz baliatzen zen konfidentzialak diren datuak ikusteko.
2023. urtetik epailearen agindua zegoen: ama ezin zen alaba eta 5, 3 eta 2 urteko bilobengana hurbildu.
Euren arteko harremanak oso gaiztotuta zeudela-eta amak urruntzeko agindua zuen. Izan ere alabak, biktimak, esana zuen ez zuela nahi bere gurasoek bere bizitzaz ezer jakiterik.
Altsasuko osaun zentroan lanean zela eskura zituen erreminta informatikoak baliatuz, alabaren eta biloben datuak behin eta berriz ikuskatzen zituen, 1.300 aldiz baino gehiagotan sartu zen haietara.
Horrela lortu zuen familiaren datu intimoenak lortzea, alabak jasotzen zuen tratamenduaren txosten psikologikoak barne. Gertatzen ari zenaz jakin zuenean antsietate krisia jasan zuen biktimak.
Epailearen aurrean azaldu zuen moduan, erabat zaurgarri sentitu zen, bere amak nahi zuen informazio guztia lortzen zuelako.
Gaur ezagutu den epaiaren arabera, amari zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote sekretuak agerrarazteagatik, bi urte alabaren datuak ikusteagatik eta beste bina biloba bakoitzeranak ikusteagatik.
Gainera, ezingo da haiengana 200 metro¡ baino gertuago hurbildu eta ezinezkoa izango du beraiekin harremanetan jartzea datozen bost urtean.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.