Bere burua entregatu du Barakaldon gizon bat harrapatu zuen gidariak
40 urteko gizon batek bere burua entregatu du asteazken honetan Barakaldoko Udaltzainen polizia-etxean, atzo autoarekin gizon bat ustez harrapatu eta ihes egin ostean. Harrapatutako gizona hil egin zen. Retuerto auzoko bizilaguna da gidaria.
Poliziaren arabera, ikerketaren erritmo onak eta agenteek auzoan abiatutako setioa presioa areagotu du gidariarengan, eta azkenean polizia-etxean egin du aitortza.
Astearte arratsaldetik ari ziren haren bila, eta hiru pistari ari ziren tiraka: istripua izan zen tokiko bideo-kameren grabazioa, ibilgailuaren jabetza eta lekukoen testigantza.
Hiru ildo horiek eraman dute ikerketa Barakaldoko Retuerto auzora, eta bertan agenteak izan dira egun osoan zehar. Gaur goizean bertan aurkitu dute istripuaren furgoneta, eta arratsaldean bere burua entregatu du gidariak.
Abokatuarekin batera deklaratzeari ekin dio atxilotuak, eta litekeena da datozen orduotan pasatzea epaile aurrera.
Hasierako ikerketaren arabera, biktimak (Portugaletekoa da) Megaparken aurrean aparkatu zuen autoa eta, errepidea zeharkatzen ari zela, Dia supermerkaturako bidean zihoan furgoneta batek harrapatu zuen. Bertan hil zen.
INFORMAZIOA EGUNERATUA (2016/10/06): Aske utzi dute Barakaldoko istripuan gizon bat ustez hil zuen gidaria.
a.Albiste gehiago gizartea
Bilboko Konpatsek eraso sexisten aurkako elkarretaratzea egin dute
Arriaga Antzokiaren aurrean egindako elkarretaratze jendetsu batean, Bilboko Konpartsek azken egunetan izandako eraso sexisten aurka egin dute. Aste Nagusiaz gozatzeko gonbitea luzatu diete herritarrei, baina erasotzaileei etxean geratzeko eskatu diete.
Antonio Aretxabala, geologoa: "Mendia ustiatzen duen jendeak zaindu behar du"
Antonio Aretxabala geologoak adierazi du bereizi egin behar direla basoa ekosistema gisa eta mendia industria-ustiapen gisa, hortxe baitago arriskua. Ohartarazi du hurrengo uholdeak okerragoak izango direla inguruan, lurra higatuta dagoelako. Ohartarazi du, gainera, norbaitek baso-sute batetik onura ateratzea arriskutsua dela.
Txupinerek ere egun handia dute Aste Nagusian!
Bilboko Aste Nagusiko txupinerak gaur eguerdian bildu dira, urtero bezala, Areatzako ohiko ongietorria egiteko. Guztiek txupinak bota dituzte berriro, euren uniformea jantzita, Malu Crespok duela 40 urte jantzi zuen jaka gorri tipikoarekin.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea etxeko hozkailuaren kontra bultzatu eta mugikorra botatzeagatik
Eraso matxista asteazken arratsaldean jazo zen, Pilar auzoko etxe batean. Emakumeak hematoma bat zuen aurpegian.
Carlos Uriagereka (Bizkaiko Baso Zerbitzua): “Suteen mehatxupean zegoen herri bat salbatzeko aukera izan dugu”
Bizkaitar profesional ugari izan dira Leongo Casasuertes herrian, astelehenetik Gaztela eta Leonen penintsulako ipar-mendebaldea kiskaltzen duten suteak itzaltzen laguntzen. Carlos Uriagereka, Bizkaiko Aldundiko Baso Zerbitzuaren buruak adierazi du gogorra izan dela, baina pozik itzuli direla Euskal Herrira, lortu dutelako suebakiak eginez sutea kontrolatu eta bizilagunak etxera itzultzea.
Rozalen musikariak liluratu egin ditu Bilbon bildutako zaleak
Albaceteko artistak kontzertua egin du, bart, Europa Parkeko eszenatokian.
Gizon bat ikerketapean, autoa mozkor eta gidabaimenik gabe gidatzeagatik, bi bidaiari gorputza sabaitik ateratzen ari zirela, Iruñean
23 urteko gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik ikertu dute. Autoan zihoazen bi bidaiariak ere salatu dituzte, segurtasun-uhalik gabe zihoazelako, mugikorrarekin grabatzen.
Baso-suteek 350.000 hektarea baino gehiago erre dituzte abuztua hasi denetik, Espainian
Oraindik, hogei bat su daude aktibo Gaztela eta Leonen, Galizian eta Extremaduran, eta haizea sua itzaltzeko lanak zailtzen ari da hainbat tokitan. Bien bitartean, azken orduetan Leongo iparraldean botatako euriak garrak kontrolatzen lagundu du Europako mendien inguruan. Bestalde, EAEtik sua itzaltzera joandako suhiltzaileek etxerako bidea hartu dute.
11 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bosgarren gauean; batek osasun-langileei eraso egin die
Atxiloketa gehienak indarkeriaz egindako ebasketekin eta lapurretekin lotuta daude. Dena dela, beste delitu batzuk ere jazo dira, eta gizon bat ere atxilotu dute emakume bati ukituak egitea leporatuta.
Hona hemen Faltzesko Piloneko bosgarren entzierroko irudiak
Faltzesko Piloneko bosgarren entzierroak minutu bat eta 11 segundo iraun du, orain arteko bigarren entzierro luzeena izan da eta Eulogio Mateo de Carcarren zezenak izan dira protagonista. Hainbat eroriko eta estropezu izan dira ibilbidean zehar.