Kamioi batek su hartu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errei bat ireki dute AP-8an, Oiartzunen, Bilbora bidean

Beste bi erreiak itxita izango dira oraindik. Bestalde, Irungo sarbidea itxita dute Bilbora joan nahi duten ibilgailuek eta kamioiak N-121-A errepidetik bideratzen ari dira.
18:00 - 20:00
Kamioi batek su hartu du A-8n Oiartzun parean eta itxi dute Bilboruntz

Errei bat ireki dute AP-8an, Oiartzunen, Bilbora bidean, goizaldean kamioi batek su hartu eta hainbat orduz autobidea itxita izan ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, beste bi erreiak itxita izango dira hainbat orduz, harik eta errepidea asfaltatzeko lanak bukatu arte.

Ezbeharra 03:15ean jazo da. Bilboko bidean zihoan kamioi bat errepidetik irten da, eta su hartu du. Sutea itzaltzeko lanak direla eta, autobidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.

05:30ean errei bat zabaldu dute Irungo noranzkoan, baina Bilborako bidea erabat itxita egon da hainbat orduz. Pilaketak saihesteko, Irunen AP-8ko sarbidea itxi egin dute Bilboko noranzkoan.

Suhiltzaileek 08:00ak inguruan lortu dute sutea amatatzea, baina gerora ere lanean izan dira denbora batez bilgailua hozteko.

Pilaketak

Ibilgailuen joan-etorria handia da izan da goizean, eta autobidea itxita, ilara luzeak sortu dira. Bilboko noranzkoan, mugaraino heldu dira pilaketak.

Ibilgailuak Arraguako biribilgunerantz bideratu dituzte, autobidea apur bat geroago hartzeko. Izan ere, istripua izan duen kamioia AP-8aren sarrera-irteeraren artean zegoen.

Bestalde, pilaketa gehiago sor ez zitezen, Irungo sarbidea ere itxi egin dute Bilboko noranzkoan. Ibilgailuak GI-636 errepidetik joan ahal dira, baina han ere ilarak sortu dira.

Biriatutik datozen kamioiak, berriz, N-121-A errepidetik bideratzen ari dira.

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, bi saihesbide horiek erabiliko beharko dira datozen orduetan; izan ere, denbora beharko dute kamioiak su hartu duen ingurua berriz asfaltatzeko.

Trafiko Zuzendaritzaren kamera batek AP-8an, Oiartzun parean, hartutako irudia. Argazkia: @trafikoaEJGV

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X