Megatruck
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 100 metroko kamioi batek Gipuzkoa eta Nafarroa zeharkatuko ditu

Garraio horrek haize-sorgailu baten pieza bat darama Pasaiko portutik Zangotzara eta hiru egun beharko ditu Gipuzkoako errepideak zeharkatzeko.
Garraioak futbol zelai baten luzera du. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Garraioak futbol zelai baten luzera du. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Ia ehun metroko luzera eta 500 tonako pisua duen ezohiko garraioak haize-sorgailu baten pieza eramango du Pasaiako portutik Zangotzako laborategi batera. Arrazoi horregatik, Gipuzkoa eta Nafarroako errepideak zeharkatuko ditu.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak adierazi duenez, ibilbidea gauez egingo du, trafikoan ahal den eragin txikiena izan dezan. Dena den, saihestezina izango da Gipuzkoako errepideetan izango duen eragina.

Astearte honetan, azaroak 15, gauean, abiatuko da Pasaiko portutik haize-sorgailu erraldoi baten ?nacelle? pieza daraman garraio berezia. Zehazki, 94,81 metroko luzera, 6,5 metroko zabalera, 5,3 metroko altuera eta 514,4 tonako pisua ditu. Arrazoi horregatik, bi trakzio buruk tirako dute aurretik eta beste batek bultzatuko du garraioaren atzeko aldetik.

Zailtasun handieneko etapa lehenengoa izango da, garraio erraldoiak Gomiztegiko biribilgunea (El Ancla) eta bi tunel zeharkatu beharko dituelako. Ondorioz, hamabi kilometro besterik ez ditu egingo astearte gauean, eta Donostiako bigarren ingurabidean geldituko da eguna egiten (Errenterian).

Bigarren gauean, Urumeako autobidetik N-1era sartuko da eta Beasainera iristea da helburu. Alabaina, tarte batzuetan kontrako norabidean joango da, garraioak ezin baititu tarte horretako bihurgune asko hartu.

Hirugarren etapa, Beasaindik Etzegarate gainera artekoa izango da. Ibilbide guztia kontrako norabidean egingo du, ondorioz, gau horretan, Nafarroatik Idiazabalerako norabidea erabat itxita egongo da.

Beste alde batetik, inguru horretan ibiliko diren gidariak arreta handiz ibiltzea ezinbestekoa dela gogoratu du Ertzaintzak. Garraioa gauez ibiliko da; 23:30ak inguruan jarriko da martxan eta goizeko 05:30etan geldituko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, AP-8an, A-15ean eta N-1ean izango du eragin handiena. Arrazoi horregatik, ahal den neurrian, errepide horiek erabili beharrean beste batzuk erabiltzeko eskatu du Foru Aldundiak.

Hitachi enpresa japoniarrak muturreko eguraldia jasango duten haize-sorgailuak jarri nahi ditu Japoniako itsasoan. Alabaina, haize-sorgailu horien piezak homologatu behar ditu eta Zangotzako laborategi batera bidaltzea erabaki du.

Ildo horretatik, zenbait hilabeteetan Zangotzako laborategian homologazio frogak egin ostean, ?Nacelle? erraldoiak kontrako ibilbidea egin beharko du, Nafarroatik Pasaiako porturantz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X