Bilbao Maker Faire Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Robotak eta drone-lasterketak Bilbon? Asmatzaileen jaialdia bueltan da

Artiach gaileten fabrika zaharrak Maker Faire sormen-teknologien jaialdia hartuko du asteburu honetan.
Argazkia: Maker Faire Bilbao 2016
Argazkia: Maker Faire Bilbao 2016

Azaroaren 18tik 20ra, Bilbok Maker Faire sormen-teknologien jaialdia hartuko du. Munduko asmatzaile eta sortzaileen azokarik handiena da, eta 150 ekitaldi baino gehiago prestatu dituzte Zorrotzaurreko Artiach gaileten fabrika zaharrean egiteko. Erakusketa, tailer eta hitzaldi andanaz gainera, asmakizunen zaleek 3D inprimagailu erraldoiak, fairphone telefonoak eta drone-lasterketak gertutik ikusteko aukera izango dute. Halaber, biohacker talde batek azalpenak emango dizkie bertara joaten diren zaleei.

‘Bilbao Maker Faire 2016’ jaialdiaren aurkezpenean, iazko edizioak 9.000 bisitari izan zituela nabarmendu dute antolatzaileek. Ildo horretatik, Europako sormen-teknologien azokarik garrantzitsuenetakoa dela eta bertan mota guztietako ekintzaileak bilduko direla esan dute horren arduradunek: asmatzaileak, ingeniariak, artisauak, artistak, profesionalak eta amateurrak.

Sarrera doakoa izango da, eta adin guztietako pertsonentzako ekitaldiak egongo dira asteburu osoan: erakusketak, tailerrak, mundu osoko teknologia onenei buruzko hitzaldiak... Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 150 jarduera baino gehiago prestatu dituzte.

Erakusketen guneak 3D inprimagailu erraldoiak eta drone-lasterketak hartuko ditu. Hezkuntzarekin lotutako proiektuak, oinarri teknologikoa duten startup-ak, moda eta teknologia lehiaketak, birziklapen tailerrak, fairphone telefonoak, biohacking proiektuak ere izango dira gune horretan.

Arduradunen arabera, sormen-teknologiarekin lotura duten proiektu guztiek "Do-It-Yourself" edo "Zuk zeuk egin" filosofia dute oinarrian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X