Zubietako erraustegiko lanak Urbaserri esleitzea onartu dute
Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak (GHK), kontratazio mahaiak proposatuta eta botoen % 87 lortuta, Gipuzkoako Ingurumen Zentroaren eraikuntza, kudeaketa eta ustiapenaren esleipena, erraustegia barne, Urbaserrek eta LKS, Moyua, Murias eta Altuna eta Uria enpresa gipuzkoarrek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteari egitea onartu du.
Kontratua 768 milioi eurogatik esleitu dute, urteko 23,6 milioi 32,5 urtez. Hasierako aurrekontuarekin alderatuta, 200 milioi euro aurreztu dituzte. Urbaserren eskaintzak “gaur egun dagoen garbiketa sistemarik aurreratuena” du, eta % 70ean murriztuko ditu Europako legediak ezarritako dioxinen emisioak.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak prentsaurrekoa eman du Donostian, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuarekin batera. Lurraldearentzat “gaurkoa egun handia” dela esan du, “aurreko legealdian lau urte galdu ostean, irtenbide integrala eman zaiolako hiriko zaborren kudeaketari”.
Halaber, erabaki honekin legealdi honetan “pauso erabakigarria” eman dela nabarmendu du. EAJren eta PSEren gobernuak “herritarrei emandako hitza bete egiten du, hautetsontzietan haien babesa jaso baikenuen”, azaldu du. Halere, “kritikak eta protestak entzungo direla” azaldu du, eta esleipena egin dioten Aldi Baterako Enpresen Elkarteak “Europako instalaziorik aitzindarienak eraikiko ditu”, nabarmendu du.
Esleipenak ez du GuraSOS "geldituko"
GuraSOS Gipuzkoako erraustegiaren aurkako gurasoen plataformak ohartarazi duenez, esleipenak kalte-ordainak ordaindu behar izatea eragin dezake, proiektua auzitegietan geldiaraziz gero. Halaber, azpiegitura honen kontra ekintzaileak ez direla “geldituko” nabarmendu du.
Joseba Belaustegi eta Joxe Maria Izeta GuraSOSeko bozeramaileek hausnarketa hori egin dute Donostian, goizean, esleipenaren onarpenaren aurka eman duten prentsaurrekoan, kolektiboak azpiegitura honen aurka jarritako bi errekurtso judizialen ebazpenak oraindik eman ez dituztenean.
Horietako bat Donostiako 3 zenbakiko administrazioarekiko auzian formalizatu zuten, eta esleipenaren (gaur bertan gauzatu dute) kautelazko etenaldia eskatzen du. Bigarrena EAEko Justizia Auzitegi Gorenean izapidetu dute, eta ingurumen lizentzia kentzea eskatzen du.
Lehenengo errekurtsoan oinarritu dira Belaustegiren hitzak, epaileak obren esleipena onartu baino lehen epaia ematea espero zuelako plataformak. Hala ez izanda, GuraSOSeko kideak “harrituta” geratu dira.
Belaustegik GHKren “egoskorkeria” deitoratu du erabaki hau hartzean, haren ustez, “gutxiespena” eta “errespetu falta” delako gai honi buruzko ebazpena eman behar duten auzitegiekiko.
Erraustegiaren aurkako manifestazioa
Bestalde, ehunka pertsona bildu dira Gipuzkoa plazan, eguerdian, erraustegiaren aurka protesta egiteko.
Osasuna benetan kaltetzen duen instalazioa dela gogorarazi dute, eta ez dela beharrezkoa, ondo kontrolatutako zabor bilketa sistemek erakutsi duten moduan.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.