Albiste da
EUSKADI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gripea goruntz doa , 100 mila laguneko 342 gaixotu dira dagoeneko

18:00 - 20:00
Gripea goruntz doa , 100 mila laguneko 342 gaixotu dira dagoeneko
Iaz gripearen eraginari dagokionez urte ertaina izan zen eta 100 mila laguneko 500 kutsatu ziren, aurten 342an gaude baina kopuruak goruntz egingo du. Azken astean 40 larri artatu dituzte eta 11 UCIn

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X