Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko sexu-erasoan burundanga droga erabili izana baztertu dute

Erasoa izandako tokian segurtasun-kamera batek grabatutako irudiak aztertzen ari da Ertzaintza.

Ertzaintzak baztertu egin du Bilbon 18 urteko neska bati egindako sexu-erasoan burundanga droga erabili izana, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du eta erasoaren tokian segurtasun-kamera batek grabatutako irudiak aztertzen ari dira orain.

Horrez gain, ikertzaileek uste dute bi erasotzaile izan daitezkeela.

Gertakariak joan den asteburuan jazo ziren. Emakume gaztea Bilboko erdiguneko diskoteka batean egon zen, eta, bat-batean, oroitzapenak ilundu zitzaizkion, 02:00etatik aurrera gertatu zen ezer ez baitu gogoratzen. Biharamunean Santutxu auzoan esnatu zenean, amnesia zuen eta minduta zegoen. Hori dela eta, susmoa dute sexu-eraso baten biktima izan zela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X