Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru eraikin hustu behar izan dituzte Pasaian, sute baten ondorioz

12:00etan piztu da eta sugar handiak eragin ditu. Ez da zauriturik izan.
Pasaiako sutearen irudia. Argazkia: @SOSDeiak
Pasaiako sutearen irudia. Argazkia: @SOSDeiak

Hiru atari hustu behar izan dituzte igande honetan Pasaian (Gipuzkoa), etxebizitza batean piztutako sute baten ondorioz. Paseo Bonanza kaleko 7. zenbakian izan da, bi altuerako eraikinean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua 12:00etan piztu da, eta sugar handiak eragin ditu. Eraikinaren sabaiaren zati bat ere erori egin da, baina ez da zauriturik izan. Baliteke tximinia batean piztu izana.

Euren etxeetatik atera dituztenen artean, sei auzokidek ezin izango dute gaur euren etxebizitzetara itzuli, Pasaiako Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Hori dela eta, senideen etxeetara joango dira. Sutearen ondorioz, eraikinaren sabaia azken solairuaren gainean erori da.

Gainera, ondoko eraikinean bizi diren beste 13 lagun euren etxeetara itzuli ahal izan dira arratsaldean zehar.

t="utf-8">

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X