Albiste da
Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hondakinei buruzko parte-hatze prozesua egingo du GuraSOSek

Hitza-Hartu ekimenaren helburu nagusia arazoa konpondu eta hondakinen kudeaketari buruzko irtenbide bat bilatzea da.
GuraSOS. Artxiboko argazkia: EiTB
GuraSOS. Artxiboko argazkia: EiTB

GuraSOS elkarteak astearte honetan jakitera eman duenez, hurrengo hilabeteotan Hitza-Hartu ekimena jarriko du martxan. Ekimen horren bidez, Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoako) aurrean gizarte zibilak zuzendutako hondakinen kudeaketari buruzko parte-hartze prozesua bultzatu nahi du plataforma horrek.

Hurrengo egunotan “inoiz ikusitako partaidetza prozesu sozialaren inguruko xehetasun guztiak” emango ditu GuraSOSek. Elkarte horrek ohar baten bidez azaldu duenez, hondakinen inguruan sortutako arazoari irtenbide bat bilatzeko helburua du ekimen horrek.

Gurasoen plataformaren arabera, epaitegiak ez dira arazoa konpontzen lagundu dezaketen bide garrantzitsuena. Ildo horretatik, inork ezin izango duela partaidetza prozesua galarazi azpimarratu dute. Hala, herritarrek erabakitzeko eskubidea dutela nabarmendu dute.

GuraSOSek ziurtatu duenez, ekimen horren bidez ez dituzte erraustegiaren lanak atzeratu nahi. Zehazki, arazoari irtenbide bat eman nahi diote, beti ere, herritarrek informazioa izateko erabakitzeko duten eskubideak bermatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerrian, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X