Desagertuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baliteke 146 pertsona hil izana Mediterraneoan, ontzi bat hondoratuta

Bizirik erreskatatu duten gaztearen arabera, Libiako Sabratha hiritik (Tripoli), duela bi egun atera zen beste 146 pertsonekin, baina itsasoan hondoratu zen euren gabarra.
Italian, 2016an, izandako hondoratze bat. Argazkia: EFE
Italian, 2016an, izandako hondoratze bat. Argazkia: EFE

Azken orduotan Mediterraneoan izandako hondoratze batean 146 pertsona hil ahal izan dira, Migrazioentzako Nazioarteko Elkarteari gaur bizirik erreskatatu duten gizon bat adierazi dionez.

Erreskatatuaren arabera, desagertutakoen artean, 5 adingabe eta hainbat emakume haurdun daude.

Europako "Sophia" operazioko itsasontzi batek Mediterraneoan erreskatatu du Gambiako gaztea, eta Italiako Kostaldeko Guardiako poliziek Lampedusako porturaino eraman dute, bertako komunikabideek esan dutenez.

Han artatu zuten medikuek, eta horiei azaldu zienez, Libiako Sabratha hiritik, Tripoliko mendebaldetik, duela bi egun atera zen beste 146 pertsonekin. Baina Italiatik Europako kostaldera heldu nahian, itsasoan hondoratu zen euren gabarra.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X