SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxilotu dute ustez Bilbon hiru edukiontzi erre dituen pertsona

Ertzaintzak 31 urteko gizona atxilotu duenean egin dioten miaketan, suteekin zerikusia zuten 'hainbat froga' antzeman dizkiote.

Bilboko erdigunean ustez hiru edukiontzi erre dituen gizona atxilotu du Ertzaintzak. Segurtasun sailaren arabera, bizilagun batek edukiontzien sutearen berri eman dio Ertzaintzari goizaldeko 05:30ean, eta ustezko egilearen deskribapena egin du.

Handik gutxira, Mazarrego zumarkalean ikusi dute deskribatutako ezaugarriak zituen gizon bat ikusi dute hainbat ertzainek, eta ihes egiten saiatu da agenteak ikustean. 31 urteko gizona atxilotu dutenean egin dioten miaketan, suteekin zerikusia zuten 'hainbat froga' antzeman dizkiote.

Gaur erretako hiru edukiontziak kontuan hartuta, 20 dira azken aste honetan erre dituzten ibilgailuak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak aditzera eman duenez.

Gaur goizaldeako suteei dagokienez, 01:20an erre dute aurrena, Deustuko Rafaela Ybarra kalean, eta handik lau ordura, 05:30 inguruan, Lersundi kalean eta Cosme Etxebarrietan erre dituzte beste bi. Hiru suteok ez dute kalterik eragin inguruan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X