Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
ERRESKATEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aizkorrin zauritutako mendizale bat erreskatatu dute

47 urteko mendizaleak kolpea jaso du buruan. Hori dela eta, Galdakaoko ospitaleraino helikopteroz eramatea erabaki dute.

47 urteko mendizale bat erreskatatu du Ertzaintzako helikoptero batek Zegaman (Gipuzkoa), Aizkorri mendilerroan zauritu ostean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra eguerdian jazo da. Mendizaleak kolpea jaso du buruan, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzako teknikari batek helikopteroa bidaltzea erabaki du.

Ertzaintzako helikoptero batek erreskatatu ondoren, Galdakaoko ospitalera eraman dute mendizalea, bertan arta dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X