NAFARROAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskararen Foru Dekretuaren testu berria onartu du Nafarroako Gobernuak

Ana Ollok nabarmendu duenez, 'administrazioarekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea bermatuko zaie herritarrei, testu berriari esker'.
Ana Ollo Nafarroako Gobernua bozeramailea EFE
Ana Ollo Nafarroako Gobernua bozeramailea EFE

Euskararen Foru Dekretuaren testu proposamen berria onartu du gaurko saioan Nafarroako Gobernuak.  "Arau berriarekin herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan euskara erabiltzeko duten eskubidea arautu eta bermatu nahi da, zonifikazioak ezarritako terminoetan eta toki entitateen eskumenak errespetatuz", esan du Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak.

Proposamena Nafarroako Kontseilura igortzea ere erabaki dute, hark onespena eman dezan.

Ollok gobernu saioaren ondoko prentsaurrekoan azaldu duenez, "dekretuaren bidez lortu nahi da aurrera egitea, Nafarroan diren 80.000tik gora euskaldunei administraziotik eman behar zaien erantzunari dagokionez, egun, 148 langile publikok baino ez baitituzte artatzen. Kopuru hori ondoko urteetan emendatuko da, izan ere, azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, 16 eta 24 urte bitarteko Nafarroako biztanleen %25 euskalduna da".

Berritasun nagusiak

Araudi berria parte-hartze prozesu  baten bidez osatu da, "herritarren, Funtzio Publikoko sindikatuen, Nafarroako Gobernuko departamentuen eta toki entitateen iritziak aintzat hartuta".

Kontseilariaren hitzetan, proiektua "posibilista da, indarrean den araudiaren baitan".  Halaber,  testu berriak "indargunea herritarrengan eta herritarren hizkuntza eskubideen errespetuan" ezartzen duela nabarmendu du Ollok. Horren arabera, "aldi berean bermatzen ditu herritarren eskubideak eta langile publikoek eskuratutako eskubideak".

Bestetik, arauak hizkuntza eskubideak bermatzeko irizpideak ezartzen ditu. Dekretuaren arabera, "departamentuek lanpostu eta zirkuitu elebidunen gaineko beren plangintza egin beharko dute". Plangintza horiek, Nafarroako Gobernuak onetsi aurretik, sindikatuekin negoziatuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X