Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |
Immigrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste 15 migratzaile saiatu dira ezkutuan Bilbotik Erresuma Batura joaten

Albaniako, Afganistango eta Siriako herritarrak dira, eta Portsmouthera doan ferryan ezkutatu nahian harrapatu egin dituzte.

Espainiako Poliziak Bilboko Portutik Portsmouthera (Ingalaterra) doan ferryan ezkutatu nahi zuten 15 migratzaile harrapatu ditu, legez kanpoko immigrazioa leporatuta.

Polizia iturrien arabera, migratzaileak albaniarrak, afganiarrak eta siriarrak dira, eta Erresuma Batura iritsi nahi zuten, ezkutuan.

Atzemandako migratzaileak Poliziaren Atzerri Departamentuaren esku utziko dituzte, eta baliteke Espainiako Estatutik kanporatzeko espedientea abiatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X