Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi auto erre dira Iurretan izandako sute batean

Ertzaintza suaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta ez du baztertzen nahita eragindakoa izatea.
18:00 - 20:00
Bi auto erre dira Iurretan; baliteke sutea nahita eragin izatea

Auto bat erabat kiskalita gelditu da eta beste bat kaltetu da Iurretan, goizaldean piztutako sute batean. Ertzaintzaren hipotesien arabera, litekeena da sua nahita eragindakoa izatea.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizaldeko laurak aldera piztu da sua, N-634 errepidean, Iurretan, OPEL auto kontzesionariotik gertu.

Aparkatutako bi auto sutan zeudela jakin du Ertzaintzak, eta bertaratutako suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute. Garren ondorioz, autoetako bat erabat kiskali da eta bigarrenak kalteak ditu aurreko aldean.

Ertzaintza suaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta ez du baztertzen nahita eragindakoa izatea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X