Usabal kiroldegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

104 pertsona artatu dituzte Tolosako igerilekuetan, kloroa arnasteagatik

15 adingabe eta 8 heldu osasun zentroetara eraman behar izan dituzte, baina ez dago inor larri. Udalak telefono hau jarri du herritarren eskura: 688 822 093.
18:00 - 20:00
Dozenaka lagun artatu dituzte Tolosako igerilekuetan, kloroa arnasteagatik

Orotara 104 pertsona artatu behar izan dituzte Tolosako (Gipuzkoa) Usabal kiroldegiko igerilekuetan, kloroa arnastu dutelako.

Horietatik, 23 osasun zentroetara eraman dituzte, tartean 15 adingabe, baina ez dago inor larri.

Igerilekuetara Osakidetzaren eta DYAren 12 anbulantzia eta Gurutze Gorriko hainbat ibilgailu bertaratu dira.

Toxikatutako pertsonen artean, 72 kiroldegian bertan artatu dituzte.

Baliteke igerilekuak garbitzeko produktuetan akats bat egon delako gertatu izana gas isuria. Kiroldegi osoa hustu egin dute.

Osakidetzaren esanetan, kloroa arnasteak narritadurak sor ditzake, eta katarroa dutenen edo asmatikoak direnen kasuan eragina handiagoa izan daiteke.

Gainera, suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza ere bertaratu dira. Olatz Peon alkatea eta Kirol, Zerbitzu eta Gazteria zinegotziak ere hara joan dira.

Aireko kalitatea "ona" da

Alertaren ostean kiroldegian egindako neurketen arabera, zentroko airearen kalitatea “ona” da, Udalak ohar batean informatu duenez.

Erakundearen esanetan, gas toxikoa zabaldu da kiroldegiko aireztatze hodietatik, eta oso denbora gutxian arduradunek sintomak atzeman dituzte: usai nabarmena, mihiko azkura, negar jarioa, eztula eta orokorrean arnasteko arazoak.

Horren aurrean, kiroldegia husteko protokoloa jarri da abian, eta larrialdi zerbitzuei egin zaie bertaratzeko deia. Minutu gutxian kiroldegi osoa hustu da.

Tolosako Udala, larrialdi zerbitzuak eta kiroldegiaren zuzendaritzak elkarlanean abiatu dute egoera argitzeko ikerketa.

Une honetan, kiroldegiko airearen kalitatea ona dela diote ikerketek eta kutsaketaren arrazoiak zein izan litezkeen aztertzen ari dira. Ahalik eta denbora murritzenean zabaltzea da Udalaren asmoa, betiere segurtasuna bermatuz.

Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak gaixoei Udalaren babesa eskaini die, eta larrialdi zerbitzu, Tolosako udaltzain eta Ertzainei bere esker ona adierazi die.

Ezbeharraren inguruko argibideak nahi dituen ororentzat 688 822 093 telefono zenbakia gaitu du Tolosako Udalak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X