Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Namibiako autobus-istripuan hildako turista bilbotarra da

Taldea turistentzat egokitutako ibilgailu batean zihoala, irauli egin zen auto bat saihesten ahalegindu zenean.

Namibian atzo izandako autobus istripuan hildako turista neska bilbotar bat da. Santutxun bizi zen. Bartzelonako agentzia batek antolatutako bidaia egiten ari ziren 20 turistetako bat zen.

Albistea ezagututakoan, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak penagarritzat jo du gaztearen heriotza eta dolumina adierazi die senide zein lagunei.

Taldea turistentzat egokitutako ibilgailu batean zihoala, irauli egin zen auto bat saihesten ahalegindu zenean. Namibiako parke naturaletan barrena ibilbidea egiten ari ziren.

Talkaren ondorioz, 23 pertsona zauritu ziren. Horietatik zazpi oraindik Windhoek hiriko osasun zentroetan daude. Neska bilbotarraren familiak gorpua Bilbora ekartzeko kudeaketak abiatu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X