Nazioarteko operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat lagunen suizidioa eragotzi du Ertzaintzak, tartean gipuzkoar batena

Taldea osatzen zuten pertsonak hainbat herrialdetakoak dira, eta suizidioaren sustatzailea Argentinan atxilotu dute.
18:00 - 20:00
Hainbat lagunen suizidioa eragotzi du Ertzaintzak, tartean gipuzkoar batena

Ertzaintzak gidatutako ikerketa batek hainbat herrialdetan bizi ziren zenbait lagunen suizidio kolektiboa ekidin du. Operazioan zehar suizidioen bultzatzailea atxilotu dute (17 urteko gazte bat) Argentinan. Bere buruaz beste egiteko gertu zeuden pertsona horien artean Gipuzkoako neska bat zegoen.

Ikerketa lanak uztailaren 19an hasi zituen Ertzaintzak, ikerketa kriminalean berezitutako agenteek pertsona talde batek urte amaieran bere buruaz beste egiteko asmoa zutela antzeman zutenean sareetan. Alabaina, gerora, suizidioak gauzatzeko data abuztuaren 17ra aurreratu zutela ohartu ziren.

Interneteko zerbitzuak eskaintzen dituzten zenbait enpresarekin batera elkarlanean aritu ostean, Ertzaintzak suizidio kolektiboaren sustatzailea aurkitu zuen, Argentinan. Horrez gain, taldea osatzen zuten lagunen artean neska gipuzkoar bat zegoela ohartu ziren.

Horren aurrean, Ertzaintzak ikerketaren berri eman zien Argentinako agintariei, Interpolen bitartez. Emandako informazioaren bidez, Argentinako Polizia Federalak 17 urteko gaztea atxilotu zuen San Joseko (Entre Rios probintzia) bere etxebizitzan, abuztuaren 11n, gertaera izan baino sei egun aurretik.

Ikerketak aurrera darrai, nahasita dauden pertsona guztiak identifikatzeko, eta, batez ere, adingabeak helburu berarekin beste talderen bat eratu ahal izan ote zuen baztertzeko xedearekin.

Atxilotutako gaztearen logelan, hainbat labana eta kuter atzeman dituzte. Halaber, oraindik ikertzen ari dituzten material informatikoak aurkitu dituzte.

Ertzaintzaren arabera, ordea, aztarna horiek ikusita gazteak bere buruari min egiten ziola pentsatu litekeen arren, zalantzan jarri dute noizbait bere buruaz beste egin nahi izana, berak sortutako txat horretan perfil faltsuak sortu zituelako.

Taldea sei lagunek osatzen zuten, denak adingabeak: gipuzkoar bar, mexikar bat eta lau argentinar. Pertsona horietaz gain, taldeari sinesgarritasun gehiago emateko asmoz atxilotuak sortutako hiru perfil faltsu zeuden txat horretan.

Adingabeek beste gazteekin harremanak izateko arazoak zituzten, eta ongi sentitzeko txat horretan zeuden beste pertsonekin hitz egiten zuten.

Balea Urdinarekin alderatuta, bestelako fenomeno bat

Nahiz eta ikertutako gertaerak Balea Urdina jokoan aurki daitezkeenen antzekoak izan (joko horrek beste pertsona batzuen suizidioa eragitea baitu xedetzat), kasu honetan bada oinarrizko desberdintasun bat: ez dagoela biktima bere buruaz beste egitera daramaten mailaz mailako faserik. Hemen, aitzitik, sustatzaileak bilatzen duena da taldea osatzen duten kide guztien konpromisoa guztiek aldi berean bere buruaz beste egin dezaten.

e egin dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X