lapurreta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat atxilotu dute Balmasedan auto bat lapurtzeagatik

Jabeak udalerriko automobil-garbitegi batean topatu zituen lapurretaren egilea eta autoa, eta Ertzaintzari eman zion abisu.

Autoa lapurtu zioten Balmasedako bizilagun batek hurrengo egunean berreskuratu zuen, ibilgailua Balmaseda bertako garbitegi batean aurkitu ostean. Lapurra autoa garbitzen ari zela ikusita, lapurretaren biktimak Ertzaintzari eman zion abisu, eta atxilotu egin zuten.

Joan zen asteazkenean, hilaren 30ean, gizonezko batek autoa lapurtu ziotela salatu zuen. Gau hartan, autoa Balmasedako komunitate bateko garajean utzi zuen aparkatuta, eta, ondoren, autoaren giltzak galdu zituen. Autoa hartzera joan zenean, ez zegoen utzi zuen lekuan.

Atzo, osteguna, arratsaldeko hirurak hamar gutxiagotan, salatzailea Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen; izan ere, pertsona bat aurkitu zuen bere autoarekin, Paramo industrialdearen ondoan dagoen automobil-garbitegian. Bertara hurbildu ziren ertzainek susmagarria identifikatu eta atxilotu egin zuten.

Itxuraz, atxilotuak ibilgailuko giltzak eta garajera sartzeko urrutiko aginte bat aurkitu zituen kalean. Orduan, probak egiteari ekin zion, zegokion garajea eta autoa aurkitu zituen arte, eta autoa lapurtu zuen.

Atxilotuak 56 urte eta polizia-aurrekariak ditu. Hurrengo egunetan epailearen aurretik igaro beharko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X