Albiste da
Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juana Josefa Goñi eta haren seme-alabak omendu dituzte Gaztelun

Legarreako leizean monolitoa inauguratu dute, eta guzti horien gorpuzkiak eman dizkiete senideei. Geroago, udalerriko hilerrian ehortzi dituzte.
Hildakoen gorpuzkiak udal hilerrian lurperatu dituzte. Argazkia: EiTB
Hildakoen gorpuzkiak udal hilerrian lurperatu dituzte. Argazkia: EiTB

1936ko abuztuaren 30ean hildako Juan Josefa Goñi Sagardia eta haren sei seme-alabak omendu dituzte larunbat honetan Gaztelun Nafarroako Gobernuko ordezkariek, oroimen historikoaren alde lan egiten duten elkartek eta Gazteluko bizilagunek.

Azken hilabeteetan Juana Josefa eta haren semeen gorpuzkiak aurkitu dituzte Legarreako leizean. Guda Zibilean desagertu ziren, eta haien desagerpena eta hilketa gogora ekartzeko ekitaldia egin eta monolitoa inauguratu dute han bertan.

Geroago, senideei eman dizkiete horien gorpuzkiak, eta Goñi-Sagardia familiari omenaldia egin diote. Ekitaldi hartan agintari publikoak izan dira, tartean, Ana Ollo Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako kontseilaria, Isabel Elizalde Landa Garapenerako, Ingurumenerako eta Tokiko Administraziorako kontseilaria, udal ordezkariak eta auzokideak, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Eskerrak

"Egindako lana" eskertu dio Ollok Gazteluko Udalari, eta azaldu du pertsona askok eta oroimenaren alde lanean diharduten elkartek posible egin dutela Juana Josefa Goñi Sagardi eta sei semeen gorpuzkiak lurpetik ateratzea, besteak beste, Nafarroako Gobernuak berak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Satorrak espeleologia taldeak.

"Gaur, 81 urteren buruan, erakundeek, elkarteek, senideek eta gizarteak oro har omenaldi honetan eta biktima inozo horien aitorpenean parte hartu dugu, atseden duina aurkituko dutelakoan eta behin betiko irakaspena utzi digutela", adierazi du Ollok.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X